bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Matxinada

Aritz Sorzabal

 

Nagusia ez dagoenean edo bere agindupean daudenek arreta beste nonbaiten dutenean, une egokia izan ohi da zirrikituak aurkitzeko. Biziraupen printzipioaren oinarrietako bat da, beti ere oinarrizko printzipio etikoak urratzen ez badira.

1970eko Mexikoko Munduko Futbol Kopa, esaterako, txartel horiak eta gorriak erabiltzen ziren lehen txapelketa eta Pele handiaren agurra izateaz gain, hogeita hiru presoren abileziagatik egin zen ezaguna. Brasilgo selekzioak altxatu zuen garaikurra, baina aipatutako preso horiek askatasuna berreskuratu zuten; zaindariak finalerdietako partidetako bat telebistaz ikusten ari zirela aprobetxatuta, kartzelatik ihes egin zuten.

Donostiako udaletxea ez da kartzela, kontrakoa dela esango nuke; erakunde publiko gehienetan gertatzen den bezala, inork ez baitu ipurdia eserlekutik altxatu nahi. Matxinadak, ordea, gertatu, gertatzen dira; nagusia eta bere esanetara daudenen hutsunea baliatuta egin zuten saiakera, joan den otsailaren 9an, oposizioko bi alderdik.

Hain zuzen ere, egun horretan Bilduk bat egin zuen ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek deitutako lan uztearekin. Juan Karlos Izagirre alkatea Donostiako Erdialdea zeharkatu zuen manifestazioan izan zen, «zerbitzu publikoak garatu, murrizketarik ez» leloa zuen protestari atxekimendua luzatuz. Udaletxean udal gobernuko kideak ez zirenean, hara non, PSE-EEko bozeramaile Ernesto Gascok udal gobernuaren aurkako zentsura mozioa aurkeztea proposatu zuen. PPren babesa jaso zuen Gascok; ez, ordea, EAJrena. Horrenbestez, asmo hutsean geratu zen ekimena, baina Donostiako PSE-EE eta PP udal alderdiak irudikatuta geratu ziren printzipio etikoei dagokienez.

Irakaspena: preso izango banintz, aukera izanez gero, ihes egiten saiatuko nintzateke; Gipuzkoako hiriburuko udal gobernuko kidea izanez gero, bandera zuria altxatuta ere, ez nintzateke oposizioarengan fidatuko.

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: