bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Sirian ziria, ziria egian

Juanma Sarasola

 

Siria zertan da? Zertan da Siria?
Ederki nahi digute sartu ziria!
Zer da gezurra, zer da egia?

Mendebaldeko jauntxoen hipokrisia,
aitzakia hutsa “humanitario krisia”,
siriarren matxinada omen zilegia,
komunikabideek iragazia,
galtzaile ateratzen ari da egia,
inperialismoa dabil hortan nahasia,
Siriaren ondotik Iranen du begia
Washingtonek nolanahi nahi du irabazia.

Siria zertan da? Zertan da Siria?
Ederki nahi digute sartu ziria,
Nor ari da itotzen zibilizazioen kabia?

Libian bezala, “iraultzak” asmatu
Iraken bezala, sektarismoa bultzatu,
Mendebaldeko potentziak ta petromonarkiak
dantzan ederki dauzka botere yankiak;
protestak ez lagundu, ez Yemenen ez Bahreinen
bonbaketarik ez du han inola eginen,
a ze neurri bikoitza, jarrera zikoitza,
eta ez du entzuten palestinar otoitza!

Siria zertan da? Zertan da Siria?
Ederki nahi digute sartu ziria!
Nork jarri du sutan Homs hiria?

Assad-tarren estatu polizialean heziak
beldurra, tristezia, askatasun gabeziak,
etnia, herri, erlijioen bizikidetza,
halere, kurduen eskaerei ezetza!
82an Haman islamistengan sarraskia
Hafez Al Assadek ukatu odol argazkia;
honen semeak ere tankeak kalera,
telebistentzat ona irudien aukera!

Siria zertan da? Zertan da Siria?
Ederki nahi digute sartu ziria!
Gainezka ari da egiten zurikeria.

Yanki, sionista, britainiar, eta frantziar,
hor ere nahastuta ibili behar!
mertzenario islamistak zibilak bahitzen
desertore siriarrekin elkarlanean aritzen,
latzagoa ez al da ba Palestinako egoera?
arrunt bestelakoa du han yankiak jarrera,
Sirian matxinada bahitu dute
deabruarekin aliantza orain bertute.

Siria zertan da? Zertan da Siria?
Ederki nahi digute sartu ziria!
Goi interesen menpe daukate herria…

Qatar, Saudi Arabia… hara zer demokraziak!
Israelek, aldiz, maisutzat ditu naziak,
okupatu Palestina eta Siriako Golan,
alabaina, hori nork irakatsi eskolan?
“arabiar udaberria” komeni zaienean
noski, beren etxean gertatzen ez denean!
Nork ditu salatzen Golkoko diktadurak?
Mendebalderako izaki petrolio hornidurak…

Siria zertan da? Zertan da Siria?
Ederki nahi digute sartu ziria!
Zer da gezurra, zer da egia?

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: