bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Frankismoko azken biktima

Oihana Etxebarrieta

 

Azken aste hauetan Garzon epailea epaitzen hasi dira Madrilen. Frankismoko zenbait biktimek hala eskatuta hasi zuen ikerketa dela eta epaitzen ari dira. Ez nator hona Garzon epaitzearen alde edo kontra nagoen azaltzera, soilik azken egunetan ezarri zaion “titulu” horietako bat baztertzera baizik.

Garzon, Frankismoko azken biktima moduan izendatu dute zenbait komunikabide eta hiritarrek, eta hori bai ez zaidala ondo iruditzen. Berak, 1978an idatzitako konstituzio atzerakoi batek ezarritako muga batzuk pasa ditu, eta horregatik epaitzen ari dira, baina bere izen eta abizenak badakizkigu. Bizirik dago, eta bizi “lasaia” egin dezake.

Badaude hainbat familia ordea, haren senitartekoren bat oraindik bilatzen ari direnak. Errepide izkina batean dauden hobi komunetako batean egongo dira, batzuek badakite non zehazki, besteek gutxi gora behera. Eta hauek, ez dute inoiz instituzioen laguntzarik izan eta elkarte eta herritar taldeei esker aurrera egin ahal izan dute.

Badaude beste familia batzuk, orain arte haien seme-alaba edo anai-arrebaren bat hiltzat ematen zutenak. Hauek, duela gutxi (edo bizi guztian zehar) jakin dute bizirik egon daitekeela senitarteko hori, eta besoetatik lapurtu egin zitzaiela!

Eta Garzon al da azken biktima? Beste guzti hauek ez diote biktima izateari utzi inoiz. Haien egoera inoiz ez da inor konpontzen saiatu. Haien kontra daude eginda lege guztiak, haien egoera hobetzeko muga eta oztopoak besterik ez dituzte aurkitzen! Duela urte batzuk Osakidetzara informazio bila joan eta eman ez zioten senitartekoa behin eta berriro da biktima, behin eta berriro ari da sufritzen 1978an idatzitako konstituzio frankistaren ondorioak.

Gero, gainera, politikariek “baloiak kanpora” botatzen dituzte, ohikoa den moduan. Haien eskumena ez dela, haiek ezer egiterik ez dutela… Bengoa moduan. Dirudienez, Osakidetzak urteetan zehar familiei informaziorik ez ematearen arrazoia ETA izan da. Gezurtatu egin dute hainbat hedabidek eta historialarik informazio hau, baina Bengoari dohain atera zaizkio egitea. Por si colaba…

Legelari bati entzun nion, Garzonek oraindik ez zuela eskumenik ezer egiteko eta 78ko konstituzioak markatzen dituen mugak gainditzeko, lehenik politikariek eman behar dutela pausua. Konstituzioa aldatu behar da. Eta noski, hau dirudienez ezinezkoa da batzuentzat.

Boterean orain daudenak izan dira Garzon “molestatzen” zuen momentuan epaiketara bidali dutenak. Haiek ziren haren lana txalotzen zutenak, Argentinako diktadoreak epaitu zituenean, Euskal Herritarren kontrako gurutzada aurrera eraman zuenean… Baina orain gauzak aldatu dira, batzuen iraganarekin egin du topo On Kixotek, eta hori ezin zaio utzi.

Egoera honetan, geratzen zaigun bakarra, herri presioa egiten jarraitzea da. Biktimak diren, baina egoera horri egunero aurre egiten saiatzen diren pertsonekin batera lan egiten. Urteetan zeramaten borrokan haur lapurtuen senitartekoek, eta hainbeste tematu eta gero entzuten hasi zaie. Bozgorailuak behar ditugu une honetan, eta soilik egin dezakeguna, eguneroko biktima hauen alboan egotea da. Laguntzen eta aurrera egiten.

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: