bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

San Sebastian egunean gertatu zen

Aritz Sorzabal

 

San Sebastian eguna pasa da, jai giroan eta aldarrikapenen artean, ohi bezala, baina San Sebastian egunean ez da dena festa eta zoriontasuna, data honek ere albiste txarrak ekarri baititu, 1876ko urtarrilaren 20an bezala; egun horretan, Gilermo Joakin Indalezio Bizkarrondo “Bilintx”-ek heriotza eragingo zion ezbeharra pairatu zuen.
Egia esan, bertsolari eta poeta donostiarrak gehiegitan izan zuen zorigaitza bidaide. Haurra zenean eskaileretatik behera erortzeak aurpegia desitxuratuta utzi zion; hortik zetorkion nonbait “Indalezio Moko” beste goitizena. Koxkortu zelarik, soka-muturrean behin zezenak adarkatu eta hanketan zauri larriak eragin zizkion; handik aurrera, errenka ibili zen. Inoiz zortzi mila erreal lapurtu zizkiotela ere aipatu izan dute, baina gehien ezagutzen den pasartea 1876ko San Sebastian egunean gertatutakoa da, zalantzarik gabe.
Bilintx Donostiako Antzoki Zaharrean bizi zen garai hartan, bertako zaindaria baitzen. Egun horretan, karlisten bonbardaketa batean, Arratzain menditik botatako granada bat sartu zitzaion leihotik etxera. Granada lehertu eta zangoak moztu omen zizkion. Sei hilabete luzetan oinaze izugarriak jasanda hil zen, uztailaren 21ean; euskal foruak deuseztu zituzten egun berean, hain justu.

Granadak larri zauritu zuen egun berean, “Diario de San Sebastian” egunkariak Bilintxen bertso hau argiratau zuen –azkenengo bertsoa izenarekin ezaguna–, bihozkada bailitzan: “Nik hau pentsatu nuben beiñ zu ikusita:/ Ori bai dala guztiz neskatxa polita!/ Nai balu nere izan, gaude ezkongai-ta/ maiteko nuke nola ama eta aita,/ nere biziya baño geiago’re baita”.

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: