bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Tarta da bide bakarra (2)

Oihana Etxebarrieta

Aurreko artikuluarekin jarraitzeko beharretan ikusten dut nire burua. Aurrekoan, humorea eta ironia erabili nituen Tolosan (Okzitania) egindako ekintzaz eta izan zituen “ondoriotxoez” hitz egiteko.

Baina orain gauza serio, oso serio, jarri da. Ekintza hori burutu zuten hiru ekintzaileen aurka espetxe zigorrak eskatu ditu Audientzia Nazionaleko fiskalak. 4 eta 6 urte arteko espetxe zigorra eskatu du haientzat hain zuzen, autoritatearen aurkako delitu gisa ulertuz. Eta ekintzaren larritasuna ikusiz, astean behin etxetik gertuen duten epaitegian sinatzea, Espainiar estatutik ateratzeko ezintasuna eta pasaportea kendu diete.

Noski, hiru ekintzaileek ez zuten hitzik egin nahi izan epaitegian, hark haiek epaitzeko eskumenik ez duela argudiatuta.

Nik egia esan ez dakit gehiegi zer esan… Hamaika ikustekoak jaio gara, eta jada, gure herrian txapuza juridikoez ohituta egon beharko genuke, baina zoriondu beharko ditut, berriro ere harritu egin bainaute… “Frantzian” gertatutako ekintzak epaitzeko eskumena omen dute orain Madrilen! Joder!

Eta noski, Barcinaren abokatuak bat egin du eskaera guztiekin, eta bat dator kartzela zigorrarekin. Bartzina andereak honela konpontzen ditu honelako kontuak? Bengantza gogo latza du emakumeak.

Ez dakit zuei, baina uste dut, nik, audientziara jo beharko nukeela, baten batean tartaren batekin zikindu nautelako… Gogoratzen dut behin, galtzak jaitsi eta ipurdia bistan utzi zidatela eskolako ekintzaile madarikatu batzuek… Nik egia esan lotsa handia pasa nuen, baina tira… Nik dakidala hemen jarraitzen dute, eta audientziak ez ditu horregatik enkausatu…

Bai, berriro hasi naiz ironiekin… Baina zer nahi duzue? Nire defentsa mekanismoa da horrelako injustizien aurrean. Zeren bai, justiziaz hitz egiten duten horiek dira injustiziarik handienak egiten dituztenak. Akritiko, isilik, eta txintxo nahi gaituzte, eta haien barrabaskeri guztien aurrean txintik ere ez esatea. Ba ez, badakite hori ez dutela lortuko, eta horregatik trikimailu judizialak erabiltzen dituzte.

Merengeak duen usain goxoak ezin du tapatu epaitegiei darien kiratsa.

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: