bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Badoa uztaila….

Aitziber Zapirain

Ahantsu ohartu ere egin gabe, udako hilabete bat amaitu egingo da laster batean. Lana ukan dugunontzako atsegina izan da. Ez baita erraza, leihotik eguzkia ikusi eta hala ere, lanean jarraitzea, jende anitz hondartzan, mendian edota parkean dagoela pentsaturik.

Kanpoko bisitariei bideraturik dauden hitzorduak nagusitzen dira gure eskualdean urtaro honetan. Kale antzerkiak, musika jaialdiak, azoka bereziak, bisita gidatuak… denetarik dago aukeran. Egia da, turismoari begira antolatuak daudela gehienak, baina bertakoak ere hurbildu gaitezke.
Oporrak, turismoa, hondartza aipaturik, ezin uka egoera beltza dela batzuentzako. Behe Bidasoa eskualdea krisiak ere harrapatu egin baitu. Eta horrek, oporrekin baina bidaiatzeko aukerarik gabe utzi ditu familia anitz. Eta beste asko eta asko, epe luze baterako geldituak daude, lanik gabe. Horiek ez dira ez opor, ez deus ere ez. Egoera horretan daudenek soilik deskriba dezakete nola sentitzen diren.
Beste puntu beltz bat utzi digu uztailak, oraingoz behintzat. Hamazazpi lagunek Audientzia Nazionala bisitatu behar izan dute. Azkenean 16 badira ere, ez nuke agurtu nahi, atxikimendu eta maitasun besarkada handi bat helarazi gabe. Gazteak dira denak, herri honen etorkizuna eraikitzeko prest dauden euskal herritarrak hain zuzen ere. Beren torturatzaileekin topo egin dute Madrilen, horrek proboka ditzaken ondorio emozional, psikologiko edota edonolakoekin!
Oraindik ez da emaitza borobila jakin. Aste honetan jakingo omen dugu.
Espero dezagun, hasi baino hobeto amaituko dugula hilabetea. Gainontzean, penarik ez baitigu emango uztaila atzean uzteak.

Hots, amaiera emango diogu gaurko artikulu honi. Gai asko, gehiegi utzi ditugu aipatu gabe, baina guretzako ere uda da! Eta freskotasuna nagusitzeko garaia denez, testua ere halamodukoa izan da.
Irakurketarako ahalegina egin duzuelakoan, alperkeria gailendurik, ahalik eta hoberen pasa dezazuela abuztua, gogoan ukanik, irailan itzuliko galera!

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: