bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Amets egitearen boterea

Oihana Llorente

Ahanzturaren gatibu diren espazio hutsaletan amets egitea egingarria da. Eta ametsetatik errealitatera salto egin daiteke batzuetan, denboraren orratzen kontra bizirauten duten fabrika ilunak sormen lantegi bilaka daitezkeen moduan. Horretarako, ordea, irudimena, ilusioa eta konpromisoa bezalako osagai magikoak soinean hartu behar dira.

Osagarri horiek guztiak nahasi zituzten 1998. urtean Bilbon. Ilusioaren taupaden epelean, armiarmen paradisu zen Cerezo eraikina ikusi eta ametsen fabrika eder bat bistaratu zuten hainbat gaztek. Eta ametsa hasi zen…

Eskuak altxatu zituzten lehenengo. Denen nahi eta iritziak aintzat hartuta egitasmoaren nondik norakoak erabakitzeko. Eskuak batu zituzten gero. Lanerako premiak hala bultzatuta, zuri-beltzak koloreztatzeko. Eta eskuak nahastu zituzten azkenik. Proiektua Euskal Herrian barna zabaltzeko.

Musika taldeen eskola, akrobazien zirkua, sukaldarien jatetxe esperimentala, espazio feminista, saltoka dabiltzanen rokodromoa, pentsalarien hausnarketa gune eta etorkinen integrazio toki. Laugarren pisutik espaziora egin du salto borborka hamahiru urte eman dituen kultur lapikoak.

Ametsa amesgaizto bilaka daiteke orain, gazteen topagune nagusi honen, Kukutzaren, azken taupaden aurrean egon gaitezke-eta. Agintean den sistema ekonomikoaren mende ez dauden guneak, aske diren guneak, larrugorritzeko estrategiak historiaren amaiera idatzi nahi du. Ez dira pasako, ordea.

Gazte askeak dauden gune orotan sortzen dira gune askeak, teilaturik ezean, kalea baita gaztetxe egokiena. Oreretako musika kioskoak badu zeresana eta harrotasunez konta dezake Oihana Mujika, Egoitz Urbe eta Iker Zabalaren askatasun egarriaren testigu pribilegiatua izan dela.

Oihana, Egoitz eta Ikerren taupadak ametsak lortzeko konpromisoa erakusten duten taupadak dira. Gazte izanagatik epaitu nahi dituen epaitegi arrotzari azalpenak eman beharrean, euren askatasuna jokoan jartzerainoko konpromisoa erakusten duten taupadak.

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: