bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Zein da muga?

Oihana Etxebarrieta

“La mujer es inferior al hombre en cabeza y corazón”. Kaleak, liburutegiak, fundazioak… haren izenean dituen jaun txit goren batek esandako esaldi bat da hau. EHGAMek antolatutako “Las caras de la homofobia-lesbofobia-transfobia” erakusketan irakurri ahal izan dut. Azken mendeetan, homosexualitatearen, eta azken finean hau bultzatzen duen matxismoaren bultzatzaile anitz azaleratzen ditu erakusketa honek.
Eta nik, matxismoa bultzatzen zuen batena aukeratu dut. Euskal Herrian duen izen ona, honelako esaldien gainean eraiki daitekeen galdetzen baitiot neure buruari.
“Esos defectos de esta infeliz mitad del género humano son ingénitos en ella e inseparables de su sexo: Si la mujer, con lo vana que es, amara, el mundo sería una orgía continua y de sus locuras estaría saturada la vida social; y si es vana e inferior al hombre, es decir si no tiene tanto seso y corazón como éste, es porque, de suceder lo contrario la lucha entre el hombre y la mujer, sería terrible desde el hogar doméstico hasta las esferas más elevadas del gobierno de los pueblos. La mujer, pues, es vana, es superficial, es egoísta, tiene en sumo grado todas las debilidades de la naturaleza humana (…) pero por eso de ser precisamente inferior al hombre en cabeza y corazón, por eso el hombre debe amarla: ¿Qué sería de la mujer si el hombre no la amara? Bestia de carga, e instrumento de su bestial pasión; nada más. La mujer necesita de la protección del hombre, de su tutela; como el hombre necesita de su compañía.”
Lagun bati idatzitako gutunean bere teoria aurrerakoien berri eman zuen. Eta bai, gurtu egiten da gizon hau oraindik ere. Eta nire galdera da, zein da muga pertsona bat positiboki gogoratua izateko? Zelako adierazpen, ekintza… egiten utziko diogu gure artean historia markatu duen pertsona izan dadin?
Sabino Arana Goiri jaunari adibidez, merke atera zitzaizkion honelako adierazpenak. Hasieran esan dudan moduan, fundazio bat du bere izenean, eta urtero bere izena daramaten sariak banatzen dituzte. Kale ugari aurkitu ditzakegu gure inguruko herrietan haren izen abizenak daramatzatenak, haren liburuak argitaratzen dituzte, omenaldiak egiten zaizkio…
Emakumezkoak edo homosexualak gutxiestea oraindik ere gure gizartean nahiko merke ateratzen dela uste dut nik. Maila baxuko pertsonen inguruko adierazpenak, onartuak ziren garai horretan, hori esan izana, onartzen jarraitzen da garai honetan, eta horrela, gaur egun ere honelakoak esatea merke ateratzen zaie bati baina gehiagori.
Sabino Arana Goiri ikurtzat mantenduko da oraindik ere, eta isiltasunean mantendu arazi dituzten emakumeak ezezagun jarraituko dute. PNVren sortzailea izateak, egindako adierazpen guztiak onartzera eramanarazi gaituzte. Berriro galdetzen diot neure buruari, zein da pasatu daitekeen muga?

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: