bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Galtzaileak

Aritz Sorzabal

Galtzen jakitea dohain bat da, agintari askok ez dutena; Donostia 2016. urtean Europako Kultur Hiriburua izango dela jakin bezain pronto, beste hautagaietako zenbait ordezkarik agerian utzi dute bertute hori ez dutela garatuta.
Zaragozako alkate Juan Alberto Belloch-en adierazpenak izan dira deigarrienak. Felipe Gonzalezen laugarren agintaldian Justizia ministro, lehenengo, eta Barne ministro, geroago, izandakoak onartu du gutxien maite zuen hautagaitza Donostiakoa zela, «alkatea Bildukoa delako». Bere hitzetan, «Bildu buru duen Udal Gobernu batek ez du merezi Europako Kultur Hiriburua izatea». Beste herri batek irabaztea nahiago zuela adierazi du, baita erabakia «astakeria» dela erantsi ere.
Kordobako alkate ohi Rosa Aguilarrek ere ez du erabakia batere ondo hartu. Egungo Ingurumen ministroak nabarmendu du Donostia Europako Hiriburu izatea «akats galanta» dela.
Baina, hara non, irabazleen artean ere bada galtzen jakitea zer den ez dakienik. Hain zuzen ere, maiatzaren 22ko udal hauteskundeetatik hilabete baino gehiago pasa bada ere, Odon Elorzak oraindik ez ditu emaitzak behar bezala digeritu. Donostiako ordezkariek hautagaitzaren azken aurkezpena egin aurretik, erabakiaren bezperan, bere burua irudikatu zuen, Madrilen, hainbat komunikabideen aurrean; Bilduk elkarbizitza eta errespetua zer diren ez dakiela esan zuen. Azkenean, emaitza ikusita, arduragabekeria horrek ez zuen epaimahaiaren erabakian eraginik izan, baina bere teilatura harriak botatzeagatik merezi zuen, bai, berak hainbeste maite duen kultur hiriburutza saririk gabe geratzea.

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: