bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Km 0

Oihana Etxebarrieta

Irun, goizaldeko hiruak: Begiak igurtzi ditu berriro, lo arraroa izan du. Urduri eta pozik dago, beti bezala. Bada denbora bi asteburutik behin bidai hori egin behar duela, baina beti dago berdin. Lagunak batu, muxu eta besarkadak. Badoaz. Lehen kontutxoak hasi dira elkarri kontatzen.
Gasteiz, goizaldeko lauak eta laurden: Ez da ia inor errepidean, zenbait kamioi lagun dituzte, bestela dena lasai. Gaurkoan eguraldi ona dago gidatzeko. Lagun bat jaso dute gasolindegian. Bertan lehen kafetxoa eta zigarroa. Aurkezpenak. Kotxera sartu dira laurak ez dago galtzeko denborarik.
Burgos, goizaldeko bost terdiak: Pixa egiteko geratu dira. Beste kafetxo bat hartu dute, apur bat nekatuta daude gaur. Gidari aldaketa ere egin dute. Aurreko biak hitz eta pitz daude errepideari so eginez. Atzeko biak lo geratu dira.
Km0, goizeko zortzi terdiak: Denborarekin heldu dira gaurkoan. Pare bat zigarrotxo erre dituzte kartzela kanpoaldean. Lasai daude. Heldu dira. Aurreko batean bost minutu beranduago heldu ziren eta ez zieten sartzen utzi. Gaur lagunetako bat pozik da bis a bisa duelako. Lehenik bera sartu da, urduri, beti bezala. Ordu eta berrogei eta hamar minutu izango ditu bere bikotearekin egon ahal izateko. Barruan gertatzen dena, haiei bakarrik dagokie, ez dugu zabalduko. Ondoren beste hiru lagunak sartu dira. Haien lagunarekin egoteko berrogei minutu izango dituzte. Duela hilabete ez zutela ikusten, kontu asko ekarri dituzte berari esateko, baina beti bezala dena ahaztu eta beste mila kontuz arituko dira. Haienak diren minutu horiek ere ez ditugu zabalduko, ondo grabatuta geratu diren arren.
Km0, goizeko hamarrak hamar gutxi : Hiru lagunak bisita eginda kanpora atera dira. Pozik daude laguna oso ondo ikusi dutelako, baina triste ere. Sei hilabete pasa dira, eta presoak beste hamar lagunen zerrenda osatu behar izan du, oraingoz ezingo dute laguna gehiago ikusi.
Km0, goizeko hamaikak. Bisa eginda atera da azken laguna kalera. Pozez gainezka dago, bikotearekin egondako minutu guztiak goxo-goxo bere buruan gorde lagunak besarkatu eta kotxera sartu dira berriro.

Asteburuero-asteburuero hainbat euskal herritarren historia da hau. Gaurkoa nik aukeratu dudan kontakizun bat da. Iosu Truebak beste hamaika errealitate aukeratu ditu. Durangon ikusgai izan da asteburuan bere lana (argazkiak) hainbat lagunek antolatutako aurkezpen eder baten bidez. Presoen atzean senitarteko eta lagun asko daudelako. Euskal Herriaren historia ere badelako.

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: