bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Harri Aroa

Aritz Sorzabal

Historiako garai bat da Harri Aroa, giza teknologiaren hedapena eta Ekialdeko Afrikatik mundu osorako zabaltzea hartzen duena. Garai honetan hasi zen gizateria nekazaritzan, zenbait abere etxekotzen eta kobre mea galdatzen metal gotorra lortzeko. Historiaurreko garaitzat jotzen da, gizateriak oraindik ez zuelako idazten ikasi. Bi garai nagusitan bana daiteke: Paleolitoa eta Neolitoa.
Paleolitoa oso aldi luzea da; gizakiak sortutako lehen kulturarekin hasi –Kristo aurreko 3.000.000 urtean– eta Kristo aurreko 9000. urte arte hartzen du. Denbora luze horretan gizaki mota ezberdinak sortu eta galdu egin ziren, gaur egun ezagutzen dugun Homo sapiens gizakiarenganaino iritsi arte. Garai honi harri landuaren aldia deitzen zaio, antzinako gizaki mota bakoitzak modu berezi eta ezberdinez landu ohi baitzuen harria; gero eta trebezi handiago eta modu konplexuagoz, alegia.
Neolitoa, aldiz, Kristo aurreko 7000. urtean hasi zen gutxi gora behera, Ekialde Hurbilean. Lehen iraultzatzat jotzen da, gizakiak harrapari eta biltzaile izatetik ekoizle izatera igaro baitziren. Beraz, elikaduraren kontrola lortu zuen gizakiak. Ardiak, behiak, ahuntzak eta zerriak hezten hasi ziren, animalia taldeak zaintzen bazituzten haragia, esnea eta larrua lortzen baitzituzten. Era berean, fruituak landatzeari ekin zioten.

Honeraino, Wikipediak Harri Aroari buruz esaten duena. Gogora ekarri dut datozen lau urteetan, Bildu Gipuzkoako aukera politiko bozkatuena izan eta gero, garai horretara itzuliko garelako. Hori dio, behintzat, PPk; PSE eta EAJ alderdien babesarekin. Izan ere, azken hauen arabera, Bildurekin «progresoa» eten egingo da.
Abiadura Handiko Trena, errauste planta, Pasaiako kanpoko portua, Donostia 2016… egitasmo horiek guztiak arriskuan dira Bilduk agintzen badu, euren esanetan. Ez dute kontutan hartzen, ordea, herritar asko proiektu horien aurka daudela eta maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzak horren isla izan zirela, besteak beste. Ea orain, oposizioan, behingoz, horretaz jabetzen diren.

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: