bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Badatorrela hegazkina…

Oihana Etxebarrieta

Horrela aritu izan dira gurasoak urteetan zehar haurrek gustuko ez dutena jaten saiatzeko ezta? Niri behintzat hori egiten zidaten:
-Zabaldu ahoa Oihana, hegazkinak lurreratze pista behar duela. Brummmmm….

Horrela aritzen dira ere eskoletako langileak, baina haiek ez dute aire kontrolatzaileen lan baldintzarik, azken aldian horiekin alderatu izan bazaie ere.

Gogorra da azken egun hauetan, emakume hauen kontra (gehienak emakumeak baitira) entzun behar izan ditugunak: egiten duten lanarentzako behar adinako soldata dutela, haien egoerak haurren kaltea eta familien ondoeza dakarrela…

Zergatik ez dira egoera honen erantzuleak diren enpresak eta Jaurlaritza interpelatzen? Askoz errazagoa delako, komunikabideen presioaren bidez emakume hauek kikiltzea, haien borroka alde batera uztea. Gizonezkoek soldata eta lan baldintza duin batzuen alde borrokatuko balira, inork ez luke zalantzan jarriko haien eskakizunaren garrantzia. Baina emakume batzuk direnean desberdina da.

Argi utzi behar da ordea emakume hauek nolako egoeretan lan egiten dute. Baten batek pentsatu dezake, merezi dutena ematen zaiela, AENAko langileekin konparatu dituztenak errespontsabilitaterik ez daukatela…

Ez dakit jendea konturatzen den, askotan emakume hauek direla etorkizuneko hiritarrak izango direnei jaten irakasten dietenak direla. Ume pila batekin lan egin behar dutela, eta denek haien plateretan dutena jatea lortu behar dutela. Agian seme-alabak ez dituztenak ez dakite zer den hau, baina zin egiten dut, nire ahizpari arraina jaten ematea oso-oso zaila zela familia guztiarentzat! Ba ezin dut pentsatu nire ahizpa bezalako hamarri arraina ematea zer izan behar duen! Txantxa bat eman dezake, baina ez da hala. Emakume hauek lan handia egiten dute, eta ez zaie errekonozitzen. Emakumearekin lotutako lan guztiek duten errekonozimendu bera daukate. Gutxietsiak dira lan postu hauek, gutxietsia bertan lan egiten duena…

Kasualitatea ote emakumeekin lotutako lanbideak, oraindik emakume gehiengo batek egiten jarraitzea eta gutxietsia izatea?

Single Post Navigation

One thought on “Badatorrela hegazkina…

  1. gizon bat on said:

    Arrazoia duzu, hitzarmen duina orain

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: