bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Gauerdia

Aritz Sorzabal

Gauerdia magiaz betetako unea da. Bihar gaur bihurtzen den momentuan, edozer gauza gerta daiteke. Joxe Anjel Irigarai idazlearen ele galduak kontatzeko, Mari Errauskinek oinetakoa galtzeko, sorginak kalera irtetzeko, urte berriko mahatsak jateko edota Olentzerok Eguberriko opariak banatzeko ordua da.

Bada gauerdia kutsatu nahi dute. Ameriketako Estatu Batuetako presidente Barack Obamak lehen saiakera egin zuen igandean, gauerdia erabili baitzuen hilketa bat lau haizetara jakinarazteko; Al Qaedako buru Osama Bin Ladenena, alegia. Albisteak eragindako erreakzioen artean, ostegun gauerdia ere kutsatu nahi duen agintari batena nabarmenduko nuke; Espainiako Gobernuko lehen presidenteorde Alfredo Perez Rubalcabarena, hain zuzen ere. Bin Ladenen heriotzarekin «lasaitu ederra» hartu duela onartu du PSOEko ordezkariak, eskubide guztien gainetik bizia dagoela errepikatu ohi duen agintari berak.

Hilketak eta ilegalizazioak ospatzen diren honetan, mugarri berri baten atarian gaude, udal eta foru hauteskundeetako kanpaina abiatuko baitute ordu gutxi barru, kartelak zintzilikatzeko ekitaldiarekin. Lehenago, gauerdi aldera ere, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak erabaki beharko du Bildu koalizioa baliogabetzen duen ala ez, hots, Auzitegi Gorenaren erabakia bertan behera uzten duen ala ez; hitz batean, maiatzeko hauteskundeak iruzur bilakatzen dituzten ala ez.

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: