bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Korrika eta presaka

Aritz Sorzabal

Donostiako San Telmo Museoak ateak ireki ditu, lau urtez itxita egon eta gero. Inaugurazio ekitaldian, eraikinaren inguruan oraindik lanetan ari zirela ikusita, zenbait kazetarik museoa irekitzeko Udalak «horrenbesteko presa» zergaitik izan duen galdetu zioten Odon Elorzari. Izan ere, hauteskunde legeak ezartzen duen mugan ekin zioten inaugurazio ofizialari. Donostiako alkateak haserre erantzun zuen: «Ez dakit zergaitik piztu duen horrenbesteko morboa inaugurazioak. Hainbeste urteren ondoren ospatu nahi dugu. Hiri honetako hainbat gauza ez ditut nik inauguratu. Utzi, arren, niri zerbait inauguratzen».

Bada, azken bi hilabeteetan, hauteskunde urteetan gertatu ohi bezala, hainbat baliabide inauguratu ditu Gipuzkoako hiriburuko agintari nagusiak. Agian, ekitaldirik bitxiena, Amara Berri ikastetxeko inaugurazioa izan zen: martxoaren 17an antolatutakoa, eskolako eraikin berria ireki eta 420 egunera! Adibideekin jarraituz, martxoaren 26an, alkateak Memoriaren Lorategia
inauguratu zuen Loiolako Erriberan; martxoaren 7an, Adimenaren Etxea estreinatu zuen Mirakontxan; otsailaren 16an, ikus-entzunezko gunearen ateak zabaldu zituen Zuatzuko enpresa gunean… Lehen harriren bat ere jarri du egunotan; martxoaren 17an, esaterako,
Zubietako errauste plantarena. Era berean, oraindik hutsik dauden eraikinei bisita egin die; suhiltzaileak maiatza arte Garberara joango ez diren arren, Intxaurrondoko egoitza berrian izan zen prentsari zuzendutako aurkezpena dela-eta. Aspaldiko afera den Lore Tokiko lurren geroa ere konpondu du, Espainiako Defentsa Ministerioarekin hitzarmena sinatu baitzuen martxoaren 24an, Añorgan, bertan parke zabal bat eraikitzeko asmoa dutela iragarriz.

Asko izan dira, horrenbestez, Odon Elorzak azken asteetan inauguratu edo bisitatutakoak, kontrakoa dioen arren. Horregatik, haserre, beharginek edota kazetariok egon beharko ginateke haserre, ez Elorza jaunak; gora eta behera, korrika eta presaka, ibili behar izaten baitugu hauteskundeak datozen bakoitzean.

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: