bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

20 minutu

Oihana Etxebarrieta

20 minutu.Hori da daukadan denbora artikulutxo bat idazteko… Ordenagailurik ez esku artean eta idazteko daukadan toki bakarra hogei minutu barru itxiko dute. Ideia pila eta zehatza bat ere ez…
Asteburuaz hitz egin dezaket, gertakari pila Irunen. Azpimarratzeko bat (nola ez, nik beti etxeraka ekarriz gaiak…) Irungo Bilgune Feministaren (IBF) jaialdia. Emakumeok ere kalea egiten dugulako aukeratutako leloa. Eta nolako okupazioa Irunen erdialdean, Gonekin ero bero Saioa hasi zenetik, giroa pizten Joan zen, eta amaierarate goruntza egin zuen egunak! Benetan ikusgarria Dj Stepik bere musikarekin Zabaltza animatzerakoan sortutako giroa. Haxenolaf (barkatu izena ez badut ondo idatzi) malabare elkarteko lagunek arratsaldea girotu zuten hurbildutako aurrentzako. Hauek, eskutan koloretako globoak zituzten.
Irudi benetan polita. Eta uste dut Ibfk azken urtean eraman duen lan ildoa ederki ikusi ahal izan zela sinbolikoki eta diskurtsiboki. Haurrek, puntu beltzei aurre eginez, kolorez bete zuten plaza. Kolorezko puntuez bete zen Irun, eta horretan lanean d(g)abiltzanentzako argazki polita. Irun,puntu ilunez dago betea, emakumeoi intseguritatea sortzen digutenak, ilunak direnak, pasatzeko gogorik ematen ez digutenak… azkenean hiriaren barruan, emakumeontzako debekatutako gune ugari aurkitu ditzakegu. Eta hauei aurre egiteko, elkarlana ezinbestekoa dela ikusi dugu azken urte hauetan. Auzoko emakumeek gune hauek identifikatzea, udaletxeak gune hauek ez birsortzeko eta hobetzeko konpromisoa hartzea… Baina okupazioa ere beharrezkoa da, kolorea eman behar diegu gure kaleei, uneak guztion artean zaindu eta garbitzeko aukera landu dezakegu, eta noizean behin, kalera atera eta ozen esan: hau gurea ere bada!
Eta han egon ziren Ibfkoak, Stepiren eta PausoKko dantzarien ikuskizunaz lagunduta hori aldarrikatzen. Espero dut Zabaltzan hurbildu zen guztiak mezua ulertuko zuela!
10 minutu… Irungo emakumeen istorioez hitz egiteko denbora daukat oraindik. Nik behintzat denbora hartzen dut. Batzuek oraindik ez dute denbora apur bat ere ez hartu Irunen emakumeek egin zuten lana baloratzeko, ikusteko, ezagutzeko edo zabaltzeko. Irunen egon ziren emakume ugari, langileak, borrokalariak, hiriaren biztanleak… Hauek historia ere idatzi zuten, baina batzuek ezabatu egin zuten haien ekarpena. Eta kalera ateratzen hasi gara azken urtean, kale izendegian haien presentzia beharrezkoa azpimarratzen, haien ekarpena erakusketa bidez ezagutarazten… Martxoaren 8an Emakumeok hiria sortzen erakusketan nengoela, gaur zuei kontatu nahi dizuedan gauzatxo bat gertatu zitzaidan. Emakume nagusi bat, hunkituta nigana hurbildu zen egindako lana eskertzen. Pospolo langileetan ari ginela, berak, emakume horiek Irunen oso gaizki ikusiak zeudela esan zidan. Hiritarrentzat, emakume hauek aurrera eramaten zituzten borrokak eta egiten zuten lan maskulinoa, haiek baztertzeko arrazoi nahikoa ziren. Eta emakume honek, pospolo langileek egin zuten lana azpimarratu nahi izan zidan, oso hunkituta zegoen garai horiek gogoratzen. Eta haren ondoan zegoen bere alabak, amari, garai horiek ahazteko esaten zion, gaur egunean askoz hobeto ginela esanez.
Eta geratzen zaizkidan bost minutu hauetan, emakume horrek, nirekin hartu zituen bost minutuan eskertu nahi dizkiot. Istorio ugari kontatu zizkidan, oroitzapen ugari, eta batez ere, Irunen emakumeek betetzen zuten paper garrantzitsua azpimarratu ahal izan zidan. Eskerrik asko andre horri, eta baita Irun hiria sortzen aritu diren beste guztiei ere. Eta irakurtzen dabilenari, eta beste hiritar guztiei bost minutu eskatzen dizkiet. Saiatu herriko memoria historikoa berreskuratzen eta emakumeen papera ezagutzen. Lan zaila izan daiteke hasieran, baina mereziko dizue!

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: