bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Oso latza (izan) da

Oihana Etxebarrieta

Hogeita hamar urte pasa dira Joxe Arregi, Madrilgo komisaldegi batean torturatu arte hil zutenetik. Arregi, Carabancheleko kartzelara iristerakoan kideei esan ahal izan zien esaldi bakarra, “oso latza izan da” izan zen. Esaldi horiek guztion kontzientziak astindu zituen garaian. Euskaldunen memorian, egun beltz bat definitzen duen esaldia bilakatu zen hura.
Hogeita hamar urte beranduago, oso latza izaten jarraitzen du inkomunikazio aldian euskaldunek bizi behar izaten dituztenak. Bertan bizitakoak esplika ezinak direla entzun diogu bati baina gehiagori. Sentimendu horiek, pertsona horren buruan eta gorputzean geratzen dira tatuatuta. “Torturatu bat, beti izango da torturatua” esan zuen Info7 irratian Garazi Rodrigezek. Duela urte bete, gazte independentisten kontrako sarekada erraldoian, atxilotua, inkomunikatua, torturatua eta espetxeratua izan zen.
Garaitik, Euskal Herritar bat atxilotu eta inkomunikatzen duten bakoitzean momentu oro, pertsona horren lekuan jartzen da Garazi. Non dauden, zer geratzen egongo ote zaien, nolako interrogatoriotan egongo ote diren… imajinatu dezake.
Eta izan du pentsatzeko, azken urtean lau egunetik batean Euskal Herritar bat torturatzen ibili baitira Espainiako komisaldegietan. Latzak, oso latzak izaten jarraitzen dute torturak eragiten dituen momentuak. Hogeita hamar urte pasa dira eta ez gaude ospakizunetarako.

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: