bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Egin topa, Herri Komunikabideen alde!

Aitziber Zapirain

“Globalizazioaren aroan, Komunikazioaren 3.sektorea, egungo ekarpenak, biharko erronkak” izenburupean, Europa mailako irrati elkarteen lehen topaketak ospatuko dira otsailaren 3tik 4ra bitarte gure eskualdean.
Antxeta Irratiak antolatu du hitzordua, Pausumedia, gobernuz kanpoko erankundearekin batera.
Komunikazioa, oinarrizko eskubide gisa landu eta ulertzen duten medioak kokatzen dira delako hirugarren sektore horretan. Eskualdean Antxeta Irratia da horren adibidea.
Irratiaren hamargarren urteurrenaren harira antolatu dute hitzordua.
Europatik etorritako irratilariak nagusituko dira bi egunez, Bidasoaren bi aldeetan. Austriatik, Irlandatik, Ingalaterratik, Frantziatik, Txiletik eta Espainiatik etorriko dira parte hartzaileak.
Jardunaldi idekiak antolatu ditu Antxetak, Bidasotar orori irekita daudenak gainera.
Izan ere, joan den irailaz geroztik, urtemugaren kanpainarekin hasi zenetik, irratiaren izaera eta funtzioa kaleratzea izan da finkaturiko lehentasuna eta topaketen hitzordua da hoietako bat.
Hala, Hendaian izango da irekiera ekitaldia. Herriko etxeko gela nagusian bertan, Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendaria izango da lehen gogoeta abiatuko duena. Hizkuntza gutxituen inguruan mintzatuko da. Goizetan 11:00etan da hitzordua.

Urte luzeetan kolpatuak izan diren eta egun ere hala diren hizkuntzekin hasi izana ez da kasualitate hutsa. Euskarak komunikabideen esparruan merezi eta behar duen lekua egunez egun aldarrikatzen du Antxetak. Hizkuntzari garrantzia berezia ematea ezinbestekoa da. Herri komunikabideez gain, eragileen ekarpena ere funtsezkoak dira. Aipatzearren, instituzioak ere bai. Noski, baikorki lan egiten dutenean. Argi dago, gure eskualde honetan jarrera firin faran ibiltzen dela. Haizearen pare. Batzuetan hona eta besteetan hara. Ezkerrera edota eskuinera.
Hizkuntzak ordea ez du alderdikeriarik ulertzen. Ez da eskubi ala ezkerrekoa. Bizitzeko, ulertzeko, maitatzeko, eztabaidatzeko, haserretzeko, lan egiteko… egunerokorako tresna da hizkuntza. Berez bizi dena. Erabiltzaileak behar ditu ordez. Hor dago gakoa. Eta gutxitua den hizkuntza batek, bere aldeko jarrera eta ekintzak behar-beharrezkoak ditu. Ez du balio euskararen hilabetea antolatzeak, ez du balio aisialdiak euskaraz antolatzeak. Ez da nahikoa. Ekin egin behar da eta benetako, goitik beherako sustengua eman. Eta hori, euskara dugunoi dagokigu, euskaldunoi.

Antxeta Irratia eta Pausumediak antolaturiko Europa mailako lehen irrati topaketak aipatzen abiatu dugu gogoeta eta horrexekin amaituko dugu. Animatu zaitezke, asko ikasteko parada itzela izanen baita. Www.antxetairratia.com web gunean dituzue xehetasun guztiak. Zuen zain izango gara! Egin topa, Herri Komunikabideen alde!

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: