bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Euskararen aldeko aurrerapausoak

Rebeka Parras

‘Indarkeriaren bukaerak gauzak erraztuko dizkio euskalgintzari’. Hau izan da Patxi Lopez Lehendakariaren adierazpena gaur, Leioan. Aurrerapausoak eman eta ‘bide berriak urratzeko’ aukera izango du orain, eta azkenik, ‘bat egingo du behin betikoz askatasunarekin’, erantsi omen du EAEko agintariak.

Euskararen normalizazio prozesuaren alde emandako pausoen artean, gabonetako Lehendakariaren mezuak etb1 telebista katean lortutako oihartzuna izango da; izan ere, audientzia datuek urratsak ematen ari direla argi uzten dute. Marka guztiak hautsi eta %0-ra iristea lortu zuen Lehendakariak. Hori, zalantzarik gabe, aurrerapausoa izan da. Beharbada, norbait berandu dabil eta gogoz gelditu zen, beraz, hortxe eitb.com webgunera lotura.

Euskararen aldeko beste aurrerapauso garrantzitsuen artean, Jon Juaristi idazlea Euskararen Aholkularitza Batzordeko kidearen izendapena ere dugu. Egun bere burua PP-tik gertu sentitzen duen arren, garai batean ETA-ko kide izandakoak euskararen alde egindako adierazpenek argi uzten dute hizkuntzareriko duen harrera ona: ‘La lengua vasca nunca ha sido perseguida sino abandonada espontáneamente por sus hablantes, conscientes de su escaso valor, por lo que la normalización lingüística no tiene justificación histórica’. Nonbait, historiaren pasarte batzuk ahaztuak ditu idazleak.

Halere, gauzak ez dira hor gelditzen: ‘El euskera no ha servido como vehículo cultural’ eta ‘el euskera, para mí, es un idioma del pasado’ bezalakoak ere bota ditu Juaristik, eta hortxe abc egunkari espainiarrak argitaratutako elkarrizketa bat, non beste mila adierazpen ‘interesgarri’ irakur daitezkeen.

Horiek horrela, matematika buruketa zaila eta ulertezina datorkit burura: Euskara sustatzeaz arduratu behar diren pertsonak, euskara gorrotatzen dute. Zein izango da beraz, euskararen aldeko ekarpena? Beharbada, gabonetako mezuan etb1-en lortutako audientzia marka bera lortzea izango da: azkenean, %0 hiztun kopurua izatea, alegia.

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: