bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Itzuli dira!!!

Oihana Etxebarrieta

Zelako esperientzia gogorra Tunisian egondako turistena! Gaur albistegietan haien deklarazioak entzuten egon naiz. Zeinen gaizki pasa duten, ze gogorra izan den hotel barruan egotea langileak metalezko barrak eskuetan zeuzkatela atea zaintzen zuten bitartean…
Bakoitzak, bere luxuzko hotelean sufritu duena latza izan dela ez dut zalantzetan jartzen, baina jarri al dira Tunisiako herritarren larruan?
Turista gaixo hauek, haien gelatik pentsatu al dute borrokan hil diren herritarrengan? Haien eskubideen defentsan kalera atera diren horiekin gogoratu al dira telebistan irudiak ikusten zituzten bitartean? Poliziek gogor jipoitzen zituzten herritar horiek pasa behar izan duten beldurraz pentsatu al dute?
Bai, egia da zorte txarra izan dutela. Urtero-urtero turista pila bat joaten da Tunisiara eta inoiz ez zaie horrelakorik gertatu. Ez da egon manifestaziorik, ez da egon errepresio polizialik… Ze zorte txarra. Baina herriak altxatu behar zuen momenturen batean. Pobreak geroz eta pobreago izaten eta aberatsak geroz eta aberatsago egiten ziren herrialde horretan gauzek ezin zuten berdin jarraitu. Esatea debekatua zegoen herrialdean gauzek ezin zuten berdin jarraitu.
Hala ere turistak haserre dira. Bai, badakit ez daudela haserre altxatu diren herritarren kontra. Espainiar gobernuak, haiek bertatik ateratzeko eman duen denborarengatik zeuden haserre. Baina herriak altxatu behar zuen, eta justu haiek bertan zeudela egin zuen! Zelako zorte txarra! Pentsatu al zuten turistek Tunisiara joan zirenean herritar horiengan? Herri horren egoeraren inguruan informatu ziren? Diktadura batean bizi ziren herritarren eskubideak zapaltzen zituen gobernuari dirua ematen ziotela konturatu al ziren momenturen batean?
Oso zorte txarra izan dute bai. Baina itxarotekoa zen egunen batean hori gertatzea. Laurogeita zazpitik Ben Ali gobernu buruak egiten zituenen inguruan ez zegoen informaziorik. Inork ez zuen herriaren zapaltzaile honetaz hitz egiten. Herria altxatu da, eta turista beldurtu eta haserretuez hitz egiten digute albistegietan.
Kubaren egoera lazgarriaren inguruan notiziaz bonbardatu egiten gaituzte, eta Tunisian gertatzen zenaz ez genekien ezer. Hasi daitezela errealitate hau isildu duten komunikabidean altxamendu honen arrazoiez hitz egiten. Herriaren borrokaz hitz egin dezatela, ez dugu turisten esperientziarik nahi, kalean borrokan dauden horiena nahi dugu. Barkamena eskatu diezaietela Tunisian ezer geratzen ez zela uste zuten turistei. Turista gaixoak… haiek ez zekiten diktadura batean bizi ziren herrialde batetara bidaiatzen zutela…

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: