bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Aperribai(y)

Aritz Sorzabal

Realeko presidente da Jokin Aperribay, edo Aperribai esan beharko nuke, «i» latindarrez? Egia esan bere abizena nahi duen bezala jartzeko, eta guk geuk errespetatzeko, eskubide osoa du talde txuri-urdineko agintariak. Bere deitura da eta Realeko presidente baino haratago herritar arrunta da. Beraz, nik ez dut kritikatuko bere abizenaren literaltasuna mantentzen duelako, nahiz eta ordezkatzen duen kluba ordezkatuta euskararen normalkuntzaren bidean bere alea jar zezakeen. Izan ere, azken urteotan euskal hizkuntzaren alde sustatutako ekimenen artean euskal jatorriko abizenak euskalduntzeko apustua jasotako dago.
Horregatik, Realeko presidente baino lehenago herritarra delako, urtarrilaren 8an euskal preso politikoen alde Bilbon eginiko manifestazioari atxekimendua eman zioten zortzi jokalariei aurpegiratutakoa ez diot aplikatuko. «Ez dute batasunean lagundu, ezta Realaren irudia hobetzen ere», aipatu du Aperribayk jokalari horiei buruz.
Bada, gauza bera esan ahal zitzaion berari euskararen normalkuntzari dagokionez. «Ez du batasunean lagundu, ezta Realaren irudia hobetzen ere» bere abizena «i» grekoz jarrita. Baina nik, nere aldetik, ez diot ezer leporatuko; Zubikarai, Labaka, Mikel Gonzalez, Ansotegi, Markel, Aranburu, Zurutuza eta Agirretxeren kasuan berak egin duenaren kontra. Realeko jokalariak dira, bai, baina baita herritar arruntak ere bere iritzia plazaratu ahal izateko.
Gainera, Espainiako komunikabideek egurra emanda ere, Aperribay beraren hitzak errepikatuz, «jokalariek egin zutena legeak baimendutako manifestazio bati bere kabuz atxekimendua ematea izan zen. Norbanakoen eskubideei dagokienez, eskubide osoa dute egiteko». Orduan, Aperribay jauna, zertarako bazterrak aztoratu? Kontraesanetan erori beharrean, ixilik geratzea hobe izaten da, esandakoak esanda ere, Madrilen sekula ez baitira pozik geratuko.

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: