bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Kazetaritzaz eta prostituzioaz

Rebeka Parras

EITB erakunde publikoan bizi den egoera normaltasunaren eta kazetaritzaren etikaren erabat aurkakoa dela salatu dute hainbat sindikatuk, alderdik eta kazetarik gaur goizean Gasteizko Legebiltzarrean. ‘Inposaketa’ hitza erabili dute egoera salatzeko eta hedabide publikoko buruek ‘zentsuraren marra gorria’ gainditu dutela ere ziurtatu dute.

Aferari bozgorailua eman zion gertakaria urriaren 25ean izan zen, hedabideko kazetari ezagun batek Gernikako Estatutuaren inguruko testu bat sinatzeari uko egin zionean. Horrek beste behin ere, PPk eta PSOEk erakunde publikoa kudeatzeako eta herritarrengana iristen diren albisteak mugatzeko nahia agerian utzi zuen. Halaber, gertakaria ezagutzera emateagatik erakunde publikoko buruek legebiltzarkideen aurrean agertutako haserreak zeresan handia duela esango luke edozeinek.

Guzti hau halere, ez da kontu berria.

Denboran atzera eginez gero, azken EAEko hauteskundeetara zehazki, PPko buru Antonio Basagoitiren hitzek aski argi utzi zuten EITBen aldaketa emango zela: ‘TVE objektiboa behar duen arren, erkidegoetako hedabide publikoek gobernatzen duen alderdiaren kolorea duela denok dakigu’. Objektibotasunaz mintzatzen ari garela, ezin alboratu Athletic-en eta Barça-ren arteko Errege Koparen finala, non TVEk soinua off’-en utzi eta Espainiako ereserkia argi eta garbi entzuten zen albistea eman zuenean.

Hala, gaur egun Euskal Herrian (eta zoritxarrez ia mundu osoan) kazetaritzaren oinarri eta printzipioak sexuaren esparruan lan egiten duten langileak bezalakoak dira: diruaren (edo haien demokraziaren) alde salduak edota bestela, indefentsioan oinarrituta, erraz eta sinpleki bortxatuak.

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: