bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Beste X bat

Oihana Etxebarrieta

X izena jarriko diot bart gauean Barakaldon eraildako emakumeari. Ez dut kontatzen hasi nahi zenbat emakume hil dituzten aurten. Ez dut kontatzen hasi nahi zenbat emakume bortxatu, iraindu, mindu dituzten aurtengo urtean… Gaur beste ideia asko datozkit burura.

Bi aste besterik ez dira pasa Azaroaren 25a izan zenetik. Emakumeonganako indarkeriaren nazioarteko eguna adierazpen instituzional, kontzentrazio, manifestazio eta borondate onen erakusle izan zen. Eta zer gertatu da? Ba hitz horiek haizeak arin eraman dituela. Azaroaren 26ean inork ez zuen pausurik eman, aurreko eguneko resaka pasatzen egongo ziren seguraski. 27an ere ez, 28an ezta ere…

Eta Abenduaren 6ra heldu ginen. Konstitzuoaren eguna ospatzera atera ziren gure politikariak. Gure eskubideak defendatzen dituen testua laudoriatu eta ospatzera joan ziren Madrilera. Eta argi ikusi dut berriro ere, testu horrek ez nauela inondik inora defendatzen, ez Euskal Herritar modura, eta atzoko egunean ezta emakume modura ere.

Barakaldoko udalak, emakume honen berri omen zeukan. Harekin lan egin zuten. Orain Euskal Herri osoak dauka bere berri, haren heriotza komunikabideetan ikusi edo entzun dugulako. Eta haren jatorria zein den esango digute (Euskal Herrian jaiotakoa ez bazen pixkat gu lasaitzeko), eta bere egoera ekonomikoaz hitz egingo digute (erdi-goi mailakoak lasai lo egiteko). Zenbat haur zituen ere kontatuko digute, pena eta samina sentitzeko, eta inguruko dendarien iritziak entzungo ditugu: “Era una chica muy maja, es una pena lo que le ha pasado…”
Zertarako hori? Morboan jausten gara horrelako albisteen gainean, eta benetan duten garrantzia kentzen diegu.

XXI. mendeko arazorik larriena da feminizidioa. Egunero-egunero emakumeak hiltzen dituzte munduan zehar. Eta ez diogu duen garrantzia ematen. Ez da kasualitatea. Errotiko arazo bat daukagu mundu ero honetan. Arazo hori patriarkatua da, eta emakumeak gizonaren azpian
kokatzen jarraitzen du behin eta berriz. Ez diezagutela ziria sartu, ez gara berdintasunaren aroan bizi.

Eta honekin amaiatzeko ez dakit zein den giltza. Oraingoz dakidan gauza bakarra ostegunean eraso hau salatzeko kalean egongo naizela . Eta beste gauza bat ere badakit. Ez dut Martxoaren 8rarte itxarongo zerbait egiten hasteko. Kalean edo etxean, baina gaurtik aurrera
gauzak aldatzen saiatuko naiz

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: