bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Batasunak indartzen duelako gure lana!

Aitziber Zapirain

AMARC, mundu mailako irrati libreen hamargarren kongresuan parte hartu du Antxeta Irratiak. Azaroan 8tik 13ra bitarte, herri komunikabideak nagusitu dira Argentinako La Plata herrian. Mundu zabaleko parte hartzaileak egon dira bertan. Japoniatik hasi, eta Argentinar Maputxeetara heldu arte. Euskal Herria ere bertan izan zen. Antxeta Irratiak eta Tas Tas irratiek ordezkatu zuten.

80.hamarkadan sortu zen elkartea Ipar Amerikan, eta egun ari da gorpuzten Europan. Sendotze horren islada da, Euskal Herriaren izenean parte hartu izana, eta ez Espainia ala Frantziaren izenean.

Komunikazioaren demokratizazioa izan da gai nagusia, astelehenean hasi eta ostiralean, besta batekin amaitu arte. Horixe bera da, gure eskualdean gau eta egun Antxeta Irratiak lantzen duena. Eguneroko programaziotik, uhinetatik haratago hedatzen den lana da. Anitzetan, inor ohartzen ez den lana. Hala, eginmolde eta esperientziak konpartitzeko balio izaten dute halako kongresuek. Komunikabideen 3.sektorea osatzen dutenen artean, aurrera egiteko urrats eta irizpideak finatzeko. Oraingo honetan, hizkuntza gutxituen alde eginen duen lan talde bat sortzea onartu izan da kongresuan, Antxetak aurkezturiko mozio baten bidez. Urrats garrantzitsua da, euskara, gure hizkuntza ere, kontutan hartua izanen baita, eta dudarik ez, Antxeta Irratiak jarraipen berezia eginen dio taldeari.

Mundu mailako harremanetatik haratago, norbera bere eremuan kokatuz, gatozen Behe Bidasoa eskualdera. Jakina da dagoeneko, eta hala ez bada idatzi honen bidez jakinaraziko dugu, 2011.urteko otsailan, hamar urte beteko dituela Antxeta Irratiak. Hamarkada borobil bat osatzekotan aurkitzen da egun, eta dagoeko abiatu du ospakizun kanpaina.
Bere izaera gizarteratzea du helburu nagusia Antxetak. Herri komunikabide, irrati elkarte izaerak dakarren funtzio soziala jakinaraztea besteak beste. Eragile, mugimendu eta elkarteen erreferente bilakatzeko bidea egiten hasi da. Alferrik da ordea, erronka hori finkatzea, berauen laguntza eta parte hartzerik gabe. Lanari ekin behar diogu eta eskualdeko herri komunikabideak babestu. Bertan parte hartuz, kritikatuz, entzunez, irakurriz… baina bereziki eraikiz.

Horretan eredugarriak diren aktoreak ezagutu ahal izan ditugu La Platan. Nazioa eraikitzeko, herri komunikadeek duten errolaz mintzatu gara han. Gai horretan gu geu ere, euskaldunak hots, izan gara eredugarriak. Lanean segitu besterik ez dugu, herrian, eta herritik herriarentzat. Norbera bere eremuan, baina elkarlanean. Batasunak indartzen duelako gure lana.

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: