bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Alfonbrapean…

Oihana Etxebarrieta

Egunero-egunero lanera joaten da. Gauero-gauero esan beharko nuke. Hantxe jartzen da, bere postuan. Inork ez du bertatik mugitzen. Berdin dio hotza egin, euria egin… hantxe egongo da gauero-gauero. Bezero bat datorrenean mugitzen da bakarrik. Bezeroak dioena egiten du orduan. Postua momentu batez utzi, egin beharrekoa egin, eta berriro lehengo tokira.
Lan egin behar du, beste askok bezala krisia asko sufritu du azken denboraldian, eta hipoteka eta beste hainbat mailegu ordaindu behar ditu oraindik. Amets egiten du, guztiok bezala. Agian beste lanpostu batean hobeto egongo da. Behar duen dirua bildu ondoren beste zerbait topatuko du. Gustuagoko zerbait. Baina oraingoz diru hori behar du.
Arazotxo bat dauka ordea. Irunen, dirudienez inork ez du bera ikusi nahi. Bere lana zikina da. Gizalegezko (Gizonaren legeen arabera beraz)Irunen ez luke egon beharko. Ez behintzat Irungo kaleetan. Bertatik botatzeko edozer egiten du Irungo udaletxeak, kamerak, poliziak… Segurtasuna bermatzeko omen da, neska horiei haien duintasuna berreskuratu dezaten laguntzeko.
Eta nik galdera ugari dauzkat: Nola berreskuratu dezake duintasuna zabor moduan tratatzen duen pertsonak? Kaletik atera baina pisuetara, klubetara bideratuta konpontzen al da zerbait? Zer gertatzen da lan hori egin nahi dutenekin? Eta zer egin nahi ez dutenekin? Zein da arazoa, zerbitzua eskaini edo jasotzen duena? Edo ez dago arazorik ikusten ez den bitartean?
Hautsa jaso eta alfonbrapean gordetzearen politika benetan ikusgarria dela, batez ere ikusezin egiten gaituelako.

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: