bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Lehen urratsak eman ditu

Aritz Sorzabal

Jaio berriak Donostiako Okendo kalean ikusi zuen argia ekainaren 10ean. Lanerako jantziekin eta mozorroa aurpegian zuten zenbait lagunen babesa jaso zuen lehen urratsak eman zituenean. Bere burua ezagutzera emateko Gipuzkoako Ogasun Ordezkaritza aukeratu izanagatik, Ertzaintzaren presentzia ez zen falta izan, kasu honetan, babesa emateko baino, bere lehenengo arnas hatsak zapuzteko. Mugitu! Mugimenduari buruz ari naiz; iragan astean sortutako herri ekimenari buruz, alegia. Egoitzarik eta egiturarik ez duen taldea da, eta ez du buruzagirik eta arduradunik onartzen. Edozeinek erabil dezake bere izena eta logoa sigla horienpean egiten diren ekintzek hainbat baldintza errespetatzen dituen bitartean: ekintza egiten duten pertsonak dira erantzuleak eta indarkeriarik gabekoak behar dute izan.
Okendo kalean egindako protesta abiadura handiko trenaren kontra izan zen. Hain zuzen ere, Ogasun Ordezkaritzako aulkietan kateatu ziren azpiegituretako gastua herritarrei egiten zaizkien murrizketen kontura dela salatzeko. Donostian jendaurrean aurkeztu eta gero, hemendik aurrera “desobedientzia protesta baketsu gehiago” egingo dituztela aurreratu zuten. Ikusteko dagoena da polizia indarren erantzuna ere “baketsua” izango den ala ez. Hori ikusi bitartean, ongi etorri Mugitu!

Single Post Navigation

One thought on “Lehen urratsak eman ditu

  1. Oso blog polita daukazue!!!! Eta asko gustatu zaizkit zuen artikuluak. Benetako kazetariak ahal zarete?? Erantzutea gustatuko litzaidake. Nire blog-a hauxe da: Nire kontuak. Eguneroko bat da eta bertan idatzi ditzakezue gertatzen zaizkizuen gauzak. Zuen erantzunaren zain nago!!!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: