bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Hemezortzi

Aritz Sorzabal

«Bermeetan, denera, 192.000 euro ordaindu genituen. Zulo handia egin zen, senideek eta lagunek eman behar izan baitzuten. Hori betetzea nahiko zaila da, baina planteamendu ekonomikoa egin dugu, epaiketarekin senideen gastua ez areagotzeko. Hemezortzi garela eta epaiketa bi astez luzatuko dela kontuan izanda, gastuak eta egonaldia ordaintzeko dirua bildu nahi dugu».
Oier Lorenteren hitzak dira horiek, Donostiako hemezortzi gazte auzipetuen izenean egindakoak. Etorkizun iluna dute ¬Segiko kide izateagatik zortzi urteko kartzela zigorra eskatu baitute eurentzat¬, baina ohiko grinarekin ekimenak antolatzen ari dira. Futbito txapelketa egin zuten duela egun gutxi, bertso saioa egingo dute orain, ekainaren 19rako manifestazioa deituko dute… eta horrela, jarduera bat bestearen atzetik.
Kartzelara joateko mehatxua horren gertu izan arren ¬epaiketa ekainaren 28an hasiko da¬, gazte hauek duintasun handiarekin ari dira lanean, ezer gertatuko ez balitz bezala. Halako jarrera erakutsita, langileak baino langilegoak direla ikusita, eta autokudeaketan iaioak direla berriz frogatuta, donostiar hauek Espainiako Auzitegi Nazionalera zergaitik eramango dituzten agerian geratu da.
Hain zuzen ere, bistan da Espainiako agintariek ez dituztela gazte independentistak maite, are eta gutxiago irudimena eta sormena dutenean. Horregatik, ados nago beste auzipetuetako bat den Adur Fernandezek epaiketaren harira egin duen irakurketarekin: «Helburua gazte independentisten kriminalizazioa lortzea eta gazteria desaktibatzea da. Hori lortzeko asmoz egiten dutena, sarekada honetan gertatu bezala, Segi kale borrokarekin lotzea da».
Hemezortzi auzipetuak adierazpen horrekin bat datoz, baita ni eta hainbat eta hainbat herritar ere. Badaude ere desberdin pentsatzen dutenak ¬eskubide osoarekin noski¬; akusazioa, barne. Kontua da zigortzeko eta hemezortzi gazteen kontrako halako akusazio larriak egiteko frogak behar direla, eta ez literatura. Errugabetasun presuntzioa existituz gero, behintzat, horrela izan beharko luke. Errealitateak, ordea, printzipio hori hitz panpoxa baino ez dela erakusten du egunero.

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: