bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

“Gonekin ere…kaleetan barna!”

Rebeka Parras

Irungo Bilgune Feministak “Gonekin ere…kaleetan barna!” izenburupean argazki lehiaketa abiatu du bigarren urtez segidan. Aurtengoan, Irungo puntu beltzak identifikatzeko kanpainaren baitan kokatu dute argazki lehiaketa, edozein emakumerentzat garrantzitsua eta beharrezkoa den ekimena. Dagoeneko, Landetxa-Katea, eta Arbesko Errota inguruko puntu beltzak identifikatu dituzte feministek, eta lan horretan jardungo dute datozen asteetan ere.

Euskal Herriko hainbat herrietan dagoeneko osatu dute puntu beltzen mapa, erakunde publikoak neurriak hartzera bultzatuz, eta emakumeentzako arriskutsuak izan daitezkeen eremuen berri emanez.

Zalantzarik gabe, eraso sexistak sahiesten lagun dezake kanpainak. Emakumeek edozein lekutan askatasun osoz eta beldurrik gabe mugitzeko duten berezko eskubidea bermatzen laguntzeko beste aurrerapauso bat izango da, alegia.

Hori dela eta, Bidasoaldeko emakume eta gizon orori argazki lehiaketan parte-hartzeko eta haien ekarpena egiteko dei egin diete Irungo Bilgune Feministako kideak, garrantzitsua baita emakumeez gain, gizonen parte hartzea areagotzea. Izan ere, azken horien kontzientziak piztea guztiz beharrezkoa da, emakumeei dagokien berezko lekua lortzen ahalbidetuz eta haien presentzia leku publiko zein pribatu orora ailegatzen lagunduz. Emakume bati eraso egiten diotenean, gizarte osoari eraso egiten baitiote.

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: