bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Irlandako askatasun hazia

Juamna Sarasola

Orain dela 29 urte esan zion agur lurreko biziari Bobby Sandsek, Belfast ondoko Long Kesh kartzelako ospitaleko ohe batetik. 66 egun eman zituen gose greban, administrazio britainiarrari eskatzeko preso errepublikano guziei estatus politikoa itzultzeko. IRAko kidea zen, eta horrez gain, poeta. Txandakako gose greba luze hartan beste 9 preso errepublikano hil ziren, harik eta bateko eta besteko presioen ondorioz, borroka mota hori bukatu, eta modu ez ofizial batean Londresek estatus politikoa itzuli zien arte.
Hil aurretik Londresko legebiltzarrerako diputatu hautatu zuten Sands, orduko lehen ministro Margaret Thatcherrek baino boto gehiagorekin gainera. Baina Thatcherrek Sands hil zedin utzi zuen.
Sandsek, bere borrokaren lekukoaz gain, hainbat idatzi utzi zituen, tartean bere egunerokoa, eta hainbat kantu eta poesia. Gainera, presokide baten kanturako gai bihurtu zen bera. Hain zuzen ere, Bik McFarlanek –askotan izan da Euskal Herrian urteotan-, oraindik preso zegoela ‘Freedom song’ idatzi eta klandestinoki grabatu zuen espetxe hartan.
Sandsen borrokaren eta sakrifizioaren erakusgarri dira kantu horren lerro hauek:
“Bizitzaren infernuan zu hausten saiatu ziren / baina ezin izan zuten bidea aurkitu, / horregatik H blokeetako ziega batean hil zintuzten, / eta espero zuten dena –borroka- desegin egingo zela. / Zure espiritua ez zela berriz altxatuko pentsatu zuten / baina oker zebiltzala erakutsi zenien, / eta heriotzean kateak urratu zenituen, / eta munduari entzunarazi askatasun kantua”…
Sandsen legatuak oihartzun handia izan zuen orduan, eta izaten jarraitzen du, Irlandan eta mundu osoan. Hegoafrikan, ANCko presoek, Mandelaren borrokakideek “Bobby Sandsena egitea” deitu zioten gose greba egiteari. Irango hiriburuan, Teheranen, Bobby Sandsen izena jarri zioten Britainiarren Enbaxada dagoen karrikari. Hiltzen utzi zuen gobernuari trufa egiten dio Sandsek handik, eta Belfasteko kaleetan oraindik hainbat muraletan ageri da bere irudia, Irlanda berriz bat izango dela ziurtzat jotzen duen honako esaldiarekin: “Gure mendekua, gure umeen irribarrea izango da”.

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: