bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Txokolatada

Aritz Sorzabal

Ez dago politikariak ulertuko dituenik. Gogoan dut iaz Donostiako alkate Odon Elorzak, Aste Nagusian udaletxean egiten den txokolatadan, Piratak zoriondu zituela. Abordatzeak eta jai alternatiboak «oso ondo» funtzionatzen dutela aitortu zuen, baita gazteek kudeatutako ekimena urtez urte «arrakastatsua» suertatzen ari dela onartu ere. Hori entzun ondoren, eta Piratek jaiei herri kutsua ematen dietela behin eta berriz agerian utzi eta gero, Kontxako badian egiten den ekimena indartzea litzateke logikoena, ez baitu parekorik Donostian. Herri xeheak irudimena soberan duela erakutsi ostean, logikoa litzateke ere auzoko jaietan bertakoek antolatutakoa babestea eta Euskal Herriko hainbat herritako udalek gauza bera egitea.
Agintariek, ordea, kontrako bidea hartu dute aspaldian. Jai alternatiboen aldekoek hala berretsi dute azken asteetan Gasteizen, Bilbon, Iruñean zein Donostian. Hain zuzen ere, Gipuzkoako hiriburuko adibideari helduz, jai batzordetakoek oztopo ugari topatu dituztela salatu dute. Iazko Porrontxoetan, esaterako, «dena» debekatu zutela ekarri dute gogora, baita hainbat auzotan isunak jaso zituztela jakinarazi ere. Zailtasunak, batez ere, diru laguntzen gutxitzea eta debekuak dira. Auzoetako jaietako arduradunen esanetan, 2003an Odon Elorzak sinatutako akordioan Udalak ahal duenean diru laguntza igoko duela zehazten da. Azken bi urteetan, aldiz, %25 murriztu da diru laguntza. «Orain 20 bat egun Denis Itxasok ¬Kultura zinegotziak¬ esan zuen iaz Kultura sailak irabaziak izan zituela. Guri kendu egiten digute eta eurek etekinak dituzte, nola uler daiteke hori?», galdetu zuten donostiarrek joan den astean egindako agerraldian.
Adierazpen hauek entzunda, argi dago Elorzaren hitzak Aste Nagusiko txokolate beroarekin urtu zirela. Dena dela, hori ez da larriena, larriagoa bailitzateke auzoetako jaietan egiten ohi diren txokolatadak normaltasunez antolatzeko aukerarik ez izatea; debekua dela, murrizketak direla. Ekimen inuzente bat delitu bilakatuko luketen lehen aldia ez litzateke izango, debekuen gainetik, txokolatea egon egongo litzatekeelako. Ez izan zalantzarik.

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: