bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Modu asko daude langabezian geratzeko

Juanma Sarasola

Izan daiteke enpresak zu, langilea, kanporatzea erabaki duelako, arrazoiarekin edo gabe, batez ere orain hain modan (kakotx artean) dauden lan erregulazio espedienteen bitartez. Izan daiteke ere zuk, langileak, enpresa uztea erabakitzea, edota benetako krisiak jota, enpresak itxi behar izatea.

Baina badago euskal herritar askok ezagutzen dugun modu ankerrago eta asaldagarriago bat, eta modu latz hori dastatu ahal izan zuten ‘Egin’-eko eta Egin irratiko langileek 1998ko uztailean, eta horixe bera dastatu genuen 2003ko otsailean ‘Euskaldunon Egunkaria’-ko langileok. Egun batetik bestera, inolako oinarririk gabeko akusazioen pean, Egunkaria, lantokia, itxi egin zigun Guardia Zibilak, epaile espainiar batek hala aginduta.

Egunkariko zuzendaritzako hainbat lagun atxilotuta, kartzelatuta, tortura salaketak… eta zazpi urte luzeetako kalbarioa, izugarri luzatutako prozesua, Euskal Herriko gizartearen oso zati handi baten mobilizazio etengabea, elkartasun keinu ugari hemendik nahiz atzerritik… hori guzia, zazpi urteren ondotik beste epaile batzuk konprenitzera iristeko ez zutela batere funtsik guardia zibilen eta akusazio ultraeskuindarrak ‘Egunkaria’-ri berari eta bost auzipetuei leporatzen zizkieten ustezko delituek.

Lantokirik gabe geratu ginen 2003ko otsaileko goizalde hartan, baina lanean segitu genuen, eta herri elkartasunari eta elkarlanari esker –beste hainbat proiektu eta desmartxetan bezala- aurrera, aitzina, egin genuen, eta euskarazko egunkariak egunero kalean segitu zuen.

Dena den, kalte ekonomiko, pertsonal, moral… handia egin ziguten. Eta Martxelo Otamendik dioen bezala, helegiteari aurre egitea eta auzi ekonomikoa irabaztea geratzen dira orain, baina, era berean, justizia eta kalte ordainak eskatzeko tenorea da.

Ez dakit zenbat modu dauden justizia egiteko, eta bakar batek ere ezingo du egindako kaltea erabat konpondu. Baina gure herriaren, hizkuntzaren, eta kulturaren kontra erabaki politiko, polizial, eta judizialak hartu zituztenak eta hartzen dituztenak bederen publikoki eta politikoki salatu eta zigortzeko modua aurkitu beharko genuke. Bai oilartuta, harro-harro, erabakiak hartu eta justifikatu zituztenak, bai ordutik absoluzio sententzia atera arte isil-isilik geratu direnak ezin dira zigor publiko, politiko, eta moralik gabe geratu.

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: