bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

‘Egunkaria’ absolbitu du Espainiako Auzitegi nazionalak

Rebeka Parras

Euskal Herriko hedabide gehientsuenek titular berarekin irekitzen dituzte gaur edizio digitalak: ‘Egunkaria’-ko auzipetuak absolbitu ditu Espainiako Auzitegi nazionalak. Horrez gain, zazpi urteren ondoren epaimahaiak onartu du ‘konstituzioaren babesik’ gabe gauzatu zela itxiera, eta inkomunikazio garaian toturak ekiditeko ‘adina neurri’ hartu ez zirela.

Guardia Zibilak Martin Ugalde Kultur Parkean egindako operaziotik zazpi urte luze igaro dira dagoeneko. Hamaika jasan dituzte akusatuek eta langile ohiek geratera hartatik, eta kontuan izan behar da auzi ekonomikoa zabalik segitzen duela. Beraz, beste bataila baten aurrean jarraitzen du euskal gizartea.

Martxelo Otamendik orain dela denbora bat aipatu zuela, ‘euskal gizarteak epaiketa politiko bat irabazteko garaia’ zela, eta hala izango dela dirudi. Akusazioa burutu duten ‘Dignidad y Justicia’ eta ‘Manos Limpias’ talde ultraeskuindarrek Auzitegi Konstiatuzionalera jotzen ote duten ere ikusi beharko da.

Era berean, akusatuek eta ‘Euskaldunon Egunkaria’-ko langile ohiek jasandakoagatik justizia eskatu dute, gizarte eragil eta alderdi politiko gehienek. Hala, konpentsazio hori 60 milioi eurora irits daitekeela jakitera eman zuen eta gaur berriz ere errepikatu du, ‘Dignidad y Justicia’ taldeak, ildo editorial ultraeskuindarreko hedabideetan (krisialdiarengatik izango ote?).

Laburbilduz, gaur kazetariak eta euskal herritarrak pozik egoteko arrazoi bat dute; baita injustizia politiko eta zibil guztien aurrean borrokatzen segitzeko beste arrazoi bat gehiago ere.

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: