bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Sua Zanpantzar! Sua!!!!

Aitziber Zapirain

Urruñako ihauteriak oso gazteak dira. Erabat sendotzeko, gazteegiak agian. Oinarri finkoa dute ordea. Finkoa eta ona.
Bi urte dira Hazia kultur elkarteak, neguko bestak berpizteako proposamena egin zuenetik. Itxaropentsu helarazi zioten egitasmoa herriari, eta honek, espero bezain ongi hartu zuen.
Hendaian ez bezala, otsailaren 13 eta 14a bitarte ospatu zituzten Urruñarrek ihauteriak. Etxez etxe ibili ziren larunbata arratsaldean, hotzari muzin eginez. Etxe batetik bestera baino, baserri batetik bestera. Krakada, aperitifa, afaria…jan eta edan. Euskal giro peto-petoan bururatu zuten larunbata.
Igandean ere, mozorroak, hartza, traktoreak, musika, txarangak, Zanpantzar…nagusitu ziren herri handiko karriketan barrena.

Michael Jakson abeslari ezagunaz jantzirik agertu da aurten Zanpantzar Urruñan.
Mehe-mehe eta zuri-zuri.
Ipar Euskal Herriko herri anitzetan egiten da Zanpantzarren epaiketa. Urtean zehar gaizki amaituriko egitasmoak, erabaki kezkagarriak, legeak, hirigintza proiektuak…leporatzen zaizkio. Urruñarrek, AHT, herri sarrerako errepide bazterrean dagoen radarra, gaztetxe baten hutsunea…leporatu dizkiote aurten besteak beste. Epaiketa sinbolikoa da noski. Alta, herriko auzapezak kontutan hartu beharreko hitzordua dela esan daiteke. Herritar asko batzen baititu. Izan Urruñan, Hendaian, Garazin ala Uztaritzen. Herriak zer maitatu duen eta zer ez jakiteko termometro bat da.
Aurten Amets Arzallus eta Sustrai Colinak parte hartu dute Zanpantzarren hauzian.
Frantsesez eman zituen azalpen laburrak epaileak, eta bertsoen laguntzarekin, itzulpena egiten zuten bi bertsolariek.

Urruña oso herri bitxia da. Dirudun asko dago, etxe gehienak biziki handiak dira. Eskuineko pentsamoldea dute askok, euskararik erabiltzen ez duten euskaldun anitz…herri bitxia zinez. Aurten hala ere, ados jarri dira gehienak Zanpantzarren hauzia egiteko. Ados jarri dira AHTren aurka daudela herriko plazan ozen esateko. Gastetxe baten beharra aldarrikatzeko.
Pluraltasunean, urtean behin bada ere, adostasuna isladatu duen herria da Urruña.
Zorionak beraz, Urruñako Hazia elkarteari (besteak beste), ez baita makala lortu duzuena. Bertako ihauteriek bi urte besterik ez badituzte ere, herriaren babes eta nahiarekin lortzen den edozer, zaila da suntsitzen.
Sua Zanpantzat! Sua!!!!

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: