bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Eta muxu bat oparitu zion…

Aritz Sorzabal

Ez zen lehenengo aldia institutuko komunean bukatzen zutela, goiz
hartako beroaldia birritan errepikatu baitzen azken astean. Lagun
berriari eskua emanda, sarreratik urrutien zegoen kabinan sartu eta
galtzak txorkatileraino jaitsi zituen, aurreko egunetako kemen eta
grina berberarekin. Ez zuen denborarik galdu nahi, soilik hamar minuto gelditzen baitziren eskola orduko azken atsedenaldia amaitzeko. Aurrez aurre zuen neskaren begiradak liluratuta, berehala hasi zen gozatzen.
Lehen zirriekin bere sexua gogortu eta busti egin zen, zakilak ere
ikasgelara bueltatzeko presa izango balu bezala. Begibistan zuen gorputza ederra baino ederragoa izan arren, begiak itxi zituen
plazerraren gailurraz gozatzeko. Zutik mantentzeko zailtasunak izan
zituen, baina lurrikara makurtu gabe igarotzea lortu zuen berriro.
Komuneko paperarekin garbitu ostean, maitaleari eskerrak eman eta muxu
bat oparitu zion ezpainetan. Ondoren, aldizkaria itxi eta motxilako poltsiko ezkutuenean gorde zuen, hogeigarren orrialdeko printzesa inork ikus ez zetzan. Jeloskor baino gehiago maiteminduta zegoen.

Barkatu atrebentzia, baina otsailean Euskal Herri osoan inauteri giroan murgilduta gaudenez, ipuin erotikoak egiten dituen idazlearen mozorroa janztea erabaki dut. Espero dut festak ondo pasa izana! Hurrengora arte!

Single Post Navigation

2 thoughts on “Eta muxu bat oparitu zion…

  1. Eureka on said:

    Oso ona, benetan oso ona

  2. OSO INTERESGARRIA ETA DIBERTIGARRIA!!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: