bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Muturreko erabaki baten ondorioak

Rebeka Parras

Lorentxa Gimon euskal presoak gose greba bertan behera utzi du, Renneseko (Bretainia) espetxera eramango dutela jakin ondoren. 39 egunez baraua egin du presoak, isolamendu egoera salatzeko eta hainbat eskubide aldarrikatzeko, eta azkenean, haren eskakizunak beteko direla adierazi diote.

Gimonek egindako aldarrikapenen artean, bakartuta ez egoteaz gain, familiaren eskubideak betetzeko eskatzen zuen, haren senarrarekin (espetxeratua ere) eta bion alabarekin egoteko eskubidea ukatu baitzioten; baita haiekin komunikatzekoa ere.

«Euskal preso politikoei aplikatzen zaien espetxe politikak (urrunketa, sakabanaketa, isolamendua, eskubide guzien urraketa, bizi arteko zigorrak…), Lorentxarena bezalako muturreko erabakiak hartzea baino ezin du ekarri» nabarmendu zuten Asktasunak eta Etxeratek larunbatean Baionan.

Aste honetan, eskubide horiek itzuliko dizkiotela baieztatu diote Gimoni. Presoek eta haien senideek aurrera eramandako borrokaldiarekin segitzeko itxaropen pixka bat izango da beharbada.

Bidasotarrek momentuz, elkartasun hitzordu bat dute asteburuan. Izan ere, jaia eta borroka lotuz, elkartasun konpartsa batek parte hartuko du Irungo Ihauterietako desfilean, Frantziako zein Espainiako gobernuei euskal preso politikoen eskubideak errespeta ditzaten beste behin ere exijitzeko.

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: