bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Bixintxoak

Aitziber Zapirain

Bixintxoak, Hendaiako bestak iragan berri dira. Urtarrilaren 15an hasi, eta atzo, igandearekin amaitu ziren. Bi aste irauten dute. Ez ordea bi aste oso. Aste egunetan, ez baita inolako animaziorik egoten. Ah! Barkatu, barrakak, manexak edo tiobiboak, ahaztu zaizkit. Bakoitzak esan dezala nahi bezala.

Azken hiru urteetan, Danborradak hartu du nagusitasuna. Egia da, Hendaiako herritarrek batzeko zerbait eskas genuen. Eguneroko arazoak ahantzi, eta besta egin. Guztiek elkarrekin.
Honen harira, pozgarria da Hendaiar frantses askok, “espainolak” deitzen dituztenak ere, besta herrikoian parte hartzera animatu izana. Zorionak! Halako oztopoak ere alde batera uzteko gaitasuna erakutsi zuten askok, egun bakar batez bada ere.

Bada ordea, beste kontu bat, aurtengo hirugarren edizio honetan, protagonismoaren zati bat kendu diona, Danborrada beraren ospakizunari.
Guztiok dakigu, Hendaiar guztiok, zein elkarte, zein herritar ibili ziren Danborradaren aldeko lanetan. Hara eta hona, dena lotzen, herriari halako jairik nahi ote duen galdetzen… Eta herritarrak berak izan ziren baietza esan zutenak. Horrek islada ziren hiri erdiko karrikak larunbata arratsaldean, eta auzo guztiak goizean.

Herriaren egunerokoan eta bestetan ere noski, inplikazioa izan ohi dute elkarteek Lapurdin, Zuberoan eta Baxe Nafarroan. Arraroa da elkarte bateko kide ez den pertsona bat aurkitzea. Izan gazte ala adineko. Izan elkarte kultural bat, kirol elkarte bat, Ingurumenaren aldeko talde bat…Bost axola!
Aipatu bazala, elkarte batetik sortu zen Hendaiako danborrada. 2010.urtean aldiz, Hendaiako Besta Komiteak izan du horren antolaketarako ardura. Zergatik? Akitu egin al da delako elkartea? Nazkatu? Besta Komiteari, insituzio bati, oparitu al dio, urteetako lana? Egun eta gauak lanean igaro ostean, herriaren partetik emaitza bikaina lortu duen hitzordua, besterik gabe utzi al dute herriaren eskuetatik at?

Ez dut uste. Kiratxa dario. Inork ba al daki zer gertatu den ordea? Nik behintzat ez dakit zehatz mehatz. Urte osoan zehar bestak antolatzeko eginbeharra duen Besta Komiteak eskuratu du Danborrada. Horixe da dakidan gauza bakarra.
Intuizioak honakoa esaten dit: Asko dira herritarrek zer nahi duten ez dakiten alkateak, udaletxeak, udal-erakundeak… Elkarteek, herri mugimenduek ordea badakite. Herritarrez osaturik daudelako. Militanteak, bolondresak edo laguntzaileak dira. Nahi dutelako daude hor. Eta herriak atsegin ditu. Herriaren gustukoak diren jaiak, ekitaldiak, hitzorduak antolatzen dituztelako. Emaitza onak ikusirik, ustez demokratikoki aukeratuak izan diren ordezkariek, zurrup! Lana eta emaitza onak beregatzen dituzte! Eskuetatik kentzen dizkiete herritarrei!
Ez da ezer berria. Ez da albiste bat. Gazteleraz esaten den bezala “una más”…
Agian oker nago, hala espero dut. Zer uste duzue?
Ah! Ziburun Bixintxoek jarraitzen dute!

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: