bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Aitaren, semearen eta espiritu santuaren izenean… omen

Aritz Sorzabal

Erlijioari buruz ezer gutxi dakit, are eta gutxiago Jose Ignacio Munillari buruz. Haren izena amaitu berri den urteko azaroaren bukaeran entzun nuen lehen aldiz, Benedicto XVI. aita santuak Donostiako gotzain izateko aukeratutako pertsona zela lau haizetara jakinarazi zutenean. Une horretan bertan jakin nuen Munillaren lehen lana Zumarragan izan zela eta bertan lau urtez egon zela, Palentziako gotzain izan dela azken urteetan, ABC egunkarian zutabeak idazten dituela, Radio Maria España irrati kateko kolaboratzaile dela… Ez nekien, baina, ondorengo asteetan bere izendatzearen inguruan izandako zurrunbiloa sortuko zenik.

Hain zuzen ere, Juan Mari Uriarteren kargua hilaren 9an bere gain hartu duen gotzainak kritikak jaso ditu laudorioak beharrean. Gipuzkoan izandako iritziez ari naiz. Izan ere, Gipuzkoako Parrokoen %77ak esan du Munilla «ez dela inondik ere pertsona egokia» elizbarrutiaren gotzain-eginkizuna betetzeko. Era berean, nabarmendu dute «saminez eta kezka handiz» hartu dutela izendatzea. Kristau talde batek ere salatu du erabakia, baita hainbat alderdi politikok ere.

Kritikak kritika, 131 elizgizonek sinatutako adierazpenean aipatzen dituzten argudioei buruz ez dut hitz egingo, ez baititut Gipuzkoako Elizbarrutiaren lan ildoa eta Munilla beraren lan egiteko era ezagutzen. Idatzi, lehen gainbegiratuan atentzioa deitu didan zerbaiti buruz idatziko dut soilik. Alde batetik, kasu hauetan ohi den bezala, Vatikanok ez du inongo galdeketarik egin edo prozesu demokratikorik ireki erabakia hartzeko. Bestetik, Gipuzkoako parrokoen gehiengoa Munillaren izendatzearen aurka dagoela kontutan hartuta, ez dio inondik inora tokian tokiko sentsibilitateari erreparatu. Erlijioan, politikan, gizartean zein eguneroko bizitzan, horrek guztiak izen bat du: inposaketa. Eta bistan da inposaketaren bidea jarraitzen dutenek ageriko edo ezkutuko interes edo helburu bat izaten dutela beti. Hori da, azken finean, kezkatzen nauena, are eta gehiago Munillaren izendatzea goraipatu dutenak zeintzuk diren jakin eta gero.

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: