bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Bedeinkapena jaso duen haurtzaindegi… publikoa

Rebeka Parras

Gaur ireki ditu ateak lehenbiziko haurtzaindegi publikoak Hondarribian. Gezurra dirudien arren, 2010. urtera arte itxoin behar izan dute ume hondarribiarren gurasoek herrian bertan kokatutako lehen haurtzaindegi publikora jo ahal izateko. Hori bai, denontzako jakina denez ikasturtea irailean hasten da, ez urtarrilean, eta antza denez, plaza franko libre dira oraindik.

Horra hor galdera inozo bat: nola liteke orain arte haurtzaindegi publikorik eduki ez izana Hondarribian? Nola liteke hezkuntza sistema publikoaren baitan haurtzaindegirik egin ez izana 2010 urtera arte? Akaso guraso hondarribiar orok haurtzaindegi pribatua ordaintzeko adina dirua du? Edo beharbada aiton-amonek zaindu ote dituzte ttikiak egunero?

Barkaidazue, baina benetan bitxia iruditzen zaidala XXI. mendeko lehen hamarkada bukatu den arte haurtzaindegi publikorik egin ez izana. Garapena eta ongizatea hain hedatua dagoen Europako Batasunean, Euskal Herrian, eta bereziki Hondarribin, lehenago halakorik egin ez izana.

Beharbada, hondarribiarrak krisi garaian hain ondo bizi ez direlako erabaki dute Haurtzaindegien Partzuergoak eta Hondarribiko Udalak haurtzaindegi publiko bat hor nonbait ‘beharrezkoa’ zela-edo.

Don Martinek ttikien eskola bedeinkatu izana atentzioa eman didan beste gauza bat da. Nik dakidala, hezkuntza sistema publikoa erlijiotik at gelditzen omen da gaur egun. Ume horien gurasoei horrekin ados ote ziren galdetu al die norbaitek?

‘Demokrazia’ eta ‘ongizate’ osasuntsu honen baitan 2010eko urtarrilera arte itxoin behar izan dute hondarribiarrek lehenbiziko haurtzaindegi publikoa baliatu ahal izateko. Zenbat itxoin beharko dute ordea hondarribiarrek herriko apaizak bedeinkatu ez duen zerbait inauguratu ahal izateko? Diru publikoarekin ordaindutako ekitaldian eta eskolan parte ez hartzeko?

Okerrena da, tokiko agintarien gonbidapena jaso ondotik erabakiko zuela ttikienak bedeinkatu, baina hori frogatu gabeko gertakaria da. Beste behin frogatu duguna zera da: erlijioa bizitza publikotik desagertzeko, benetazko demokrazia lortzeko baino are lan gehiago egin beharko dugula.

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: