bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Zubi buruak

Juanma Sarasola

Zubiburu, zubiaren burua, muturra, esan nahi du Ziburu izenak. Urruñako Urtubia jaunaren aginduz eraikitako zubia zen, eta orain modernoago bat dago haren lekuan, garai batean Urruñako auzoa zena Donibane Lohizunerekin lotzen. Urtubiaren zubia pasatzeko pagatu egin beharra zegoen duela mende batzuk, Euskal Herriko beste hainbat bazterretan bezala.

Euskal Herrian badakigu edo jakin izan dugu, zer den zubi bat igarotzeagatik ordaindu behar izatea, modu batean nahiz bestean. Zergak ez baziren, pasaporte edo baimen bereziak izango ziren, baita polizien kontrolak jasan beharra ere. Orain kontrol zuzena edota bideo kameren bitartez, edota biak, eta aukeratzeko edo uko egiteko eskubiderik gabe.

“Europa” edota “pakea” goiti eta beheiti hitzetik hortzera erabiltzen dituzten askok “zubiak eraiki behar dira” esaten digute behin eta berriro, baina ez dute deus esaten zer-nolako zubi izango diren haiek proposatutakoak. Zerga ordaindu beharko da, ekonomikoa, edota politikoa, edota pertsonala… polizia kontrol eta miaketak jasanda? Noiz arte gure herrian bertan ezin modu librean mugitu?

Ordainik gabeko zubiak dira eraiki behar ditugunak, nonahi, ezarri dizkiguten muga fisikoak, politikoak, eta psikologikoak gainditzeko, zubiaren alde batetik bestera libre igarotzeko, zubiaren buruan ezusteko txarrik ez izateko.

Bestela, badira beste modu batzuk ibaiak eta mugak igarotzeko, eta gure herriak oso ondo ikasi du hori egiten.

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: