bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Behin bakarrik ikusi nuen aurrez aurre

Juanma Sarasola

Behin bakarrik ikusi nuen aurrez aurre Josu Muguruza. EHUko Unibertsitatearen Leioako kanpusean izan zen, hitzaldi batean, orduko egoera politikoaren analisia egiten. Kazetaritza karrerako 2. mailan nenbilen. “Zein da horren analisi zorrotz eta bikaina egiten duen tipo hau?”, pentsatu nuen neure baitan. Ordu arte ez nuen haren berririk.

Egun gutxira, ordea, egutegiak 1989ko azaroaren 20a zioen egunean, haren berri luze eta zabal izateko aukera izan nuen, komunikabideen bitartez. Muguruza ‘Egin’-eko kazetaria zen, eta HBko diputatu hautatu berria. Madrilen hil zuten Eskuin muturreko pistoleroek, Alcala hotelean, Herri Batasunako beste diputatu eta ordezkari batzuekin afaltzen ari zela. Biharamunean Espainiako Diputatuen Kongresuan gatazka politikorako aterabide negoziatu eta paketsua eskaintzekoak ziren HBko diputatuak. Ez zieten aukera hori eman. Balaz josi zituzten Muguruza eta Iñaki Esnaola, eta azken hau gutxigatik salbatu zen.

Egun gutxira ere egin zuten Muguruzaren aldeko hileta segizioa, Bilboko kaleetan barrena. Jendetza izugarria bildu zen haren hilkutxa zeramaten senide eta lagunen atzetik.

Gogoan dut erdi herrenka joan nintzaiela atzetik, belaunean tiratze bat egina bainuen egun batzuk lehenago. Gogoan dut ere greba orokorra egin zela Euskal Herrian, eta ‘auto stopean’ itzuli behar izan nuela Leioara, ikasle pisura.

Gogoan dut ere oraindik ez dituztela ez GALeko goi agintariak ez eskuin muturreko beste taldeetakoak (ATE, BVE… eta izenik gabekoak) behar bezala zigortu, eta zigortu zituzten gutxiak berehala atera zirela kartzelatik. Gogoan dut ere, orduan ere PSOE zegoela agintean Espainiako Gobernuan.

Hilketaren 20. urtemugaren atarian Josu Muguruzaren omenezko oroitarriari eraso egin zioten ezezagun batzuek Bilboko Errekalde auzoan, haren auzoan. Zigortutako GALeko buruzagi politikoen alderdikide batek, Eusko Jaurlaritzako Barne sailburu Rodolfo Aresek, oroitarriaren kontrako erasoa salatu zuen.

Gatazkaren alde batek besteari indarkeriaren kondena behin eta berriro exijitzen dion honetan, sailburua benetan aldendu al da alderdikide haiengandik? Oroitarriaren kontrako erasoaz gain, hilketa hura ere gaitzesten du? Horratx bi galdera.

Single Post Navigation

One thought on “Behin bakarrik ikusi nuen aurrez aurre

  1. auskaloZalE on said:

    aupa juanma, gustora irakurtzen dira zure artikuloak.
    noizko auskaloren kontzertu bat!!! ze garaiak!!!tripontxi hori!!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: