bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Komunikazioa, demokrazia, begiratu eta ikusi ez…

Aitziber Zapirain

Asko dira gaurkoan aipatu ditzakegun gaiak. Donostia eta Hego Lapurdiko ordezkari politiakoak, mugaz gaindiko bulegoaren kide egin izana ( berri ona ala txarra?), Urruñako Herritarrak herri plataformak, herriko etxean “demokrazia eza” salatu izana, neska gazte bat hiltzea, kutxaizain automatikoak erretzea baino askoz ere “merkeagoa” dela…etabar etabar.
Gaur ordea, komunikabideen mundua hartu nahi dut hizpide. Urruñako Herritarrak plataformak, herriko etxeko udal gobernuari leporatu bezala, demokrazia eza salatu nahi dut. Egunero egunero, goiz eta arrats, komunikabide parte hartzaile, herrikoi baten defentsan, eta hura eraikintzen ari direnak gogoan harturik, egungo komunikabideen ezparruan dagoen demokrazia eza salatu nahi dut.
Ez naiz Euskal Herriak jasan eta aplikatu behar dituen lege guztiak aipatzen hasiko. Hiru adiministrazio, hiru lege baino gehiago…buruko mina piztuko liguke. Zuri ere bai irakurle.
Egidazu mesede bat. Itxi begiak. Jar zaitez pentsatzen egunerokoan kontsumitzen dituzun komunikabideak zein diren. Zein izaera duten. Nola lan egiten duten. Demokratikoak ote diren. Bla, bla, bla…
Zorionez, Irun, Hendaia, Urruña, Biriatu eta Pausuko bizilagunoi, telebista herrikoia bakarrik eskas zaigu, ezparruko atal guztietan, herrikoia den tokiko komunikazio proiektu bat ukateko. Bazenekien?
Usu, ahantzi egiten dugu, komunikabide herrikoiek, nazio eraikuntzan, euskararen normalkuntza prozesuan, norberaren heziketan… ukan dezaketen garrantzia. Hemen badauzkagu, balia ditzagun bada! Baina ez soilik entzun, irakurri edo ikusiz. Baizik eta bertan parte hartuz. Herri mugimendu ororen ahotsa bilaka ditzagun! Hots erreferente kontsidera ditzagun. Azken batean, izenak dioen bezala, herriaren ahotsa direlako dira herrikoiak. Herriak berak eraiki, gidatu, bideratu ditzake. Kontziente al gara esku artean daukagun tresneriaz?
Komunikatzea ez da konbentzitzea, azalpenak ematea baizik. Helburua ez da ezer inposatzea, bai ordea ulertaraztea. Akats bat egin dut. Konbentzitu nahi izan zaitut irakurle. Izan ere, askotan begiratu egiten dugu, baina ikusi ez. Ulertu al duzu mezua?
Ulertu ez baduzu, hurbildu zaitez eskualdeko edozein komunikazio proiektura eta bertan azalduko dizute dena…

Single Post Navigation

Utzi iruzkina