bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Txanponaren beste aldea

Aritz Sorzabal

Aspaldi gertatu arren, ahaztu ez daitekeen data da 1936. urteko irailaren 13a. Egun horretan, tropa frankistak Donostian sartu ziren. Gipuzkoako hiriburuak 80.000 biztanle zituen garai hartan, eta Francoren aldeko soldaduak bertaratu aurretik herritarren erdiak ospa egin zuen. Bilbo aldera gehienak, Oriorekin lotura egiten duen Mendizorrotzeko errepidean barrena, eta beste askok Hendaiara. 30.000 eta 34.000 biztanle artean geratu ziren hirian, eta horietatik 385 hil zituzten. Hitz gutxitan esanda, geratu ziren herritarren %1a baino gehiago fusilatu zituzten.
Sarraski horren eta Euskal Herrian gertatutako beste hainbaten ardura Francok izan zuen, alegia, joan den astean Donostian bisitan izan zen Juan Carlos Borbon errege gisa izendatu zuen diktadoreak. Hain zuzen ere, Francoren kuttuna euroko txanponatik jauzia egin eta Donostiara heldu zen azaroaren 11n. Zertara, eta duela urtebete Aquariumek irekitako eraikin berria inauguratzera eta “El Diario Vasco” egunkariaren 75. urtemuga ospatzera. Nora, eta bere lagunaren agindupean zeudenek burututako pasarte odoltsuenetakoaren lekuko izan zen hirira.
Espainiako monarka ez zen gonbidatu bakarra izan. Haren emazte Sofia erregina, Monakoko Carolina eta politikako aurpegi ezagunak ere izan ziren ekitaldian; Odon Elorza Donostiako alkatea, Patxi Lopez lehendakaria, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Josu Jon Imaz Euzkadi Buru Batzarreko presidente ohia… Norberak bere ondorioak atera ditzala ekitaldian parte hartu zutenei buruz, baina, Frankismoaren zauriek irekita jarraitzen duten honetan, erregeari ongi etorria egitea ez al da «terrorismoa goratzea»? Dirudienez, ez. Balkoian zintzilikatutako maindire baten bitartez Espainiako indar armatuen azken biktima izan litekeenarekin zer gertatu den galdetzeak, ordea, salaketa merezi du. Bistan da txanponak bi alde dituela Euskal Herrian, eta beti aurpegia ateratzen dela airera botaz gero. Aurpegia, noski, txanponan irudikatuta dagoenaren eta haren lagun eta gonbidatuen zorionerako.

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: