bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

“Ez nuen egin nahi, baina hil nuen”

Rebeka Parras

Herritarrok mila bider entzun ahal izan dugu esaldi hau azken egunotan Euskal Herriko, Bidasoaldeko zein Espainiako estatuko komunikabideetan. Behin eta berriz errepikatu dute Jose Diego Yllanesek, Nagore Laffage gazte irundarra hiltzea aitortu zuen gizonak egindako baieztapen irmoa: “Ez nuen egin nahi, baina hil nuen”.

Emakumeen aurkako indarkeriak geroz eta gehiago kolpatzen du parekidetasuna lortzearen alde lan egiten duen jendartea. Are gehiago, eraso horiek geroz eta bortitzagoak eta ulertezinagoak bihurtzen ari dira jendartea osatzen duten emakumeen eta gizonen artean; hots, pertsona parekide eta berdinen artean.

Tamalez, Bidasoaldeko herritarrok komunikabideetako portadak okupatu ditugu azken hilabeteotan bitan, ezin baitugu ahaztu, Nagoreren kasuaz gain, Yasmin Rodriguez Irunen egokitutako kolonbiarra erail zuela senar oihak.

Euskal gizarteak iazko sanferminetan beste emakume erail baten berri izan zuen. Emakume hura, gaztea, irundarra eta ikaslea zen. Izen eta abizenak bazituen ere. Nagore eta Laffage dira deitura horiek. Aurpegi bat eta izen bat. Bizitza bat; hots, pertsona bat.

Pertsona hark, bazituen senideak: ama, aita, anaia, izebak, osabak, lehengusuak… Bazituen lagunak ere. Bizitza franko eta pertsona ugari jokoan; inoiz ez bakarra.

Alaba galdu duen ama baten oinazea zein den azaltzea ezinezkoa egiten zait (zalantzan jartzen dut azalpenik izan dezakeenik ere). Lehenbizi, ez naizelako ama. Bigarrenik: ez dudalako sekula inor galdu, EZ esateagatik. Hortaz, sabelean sumatzen diren sentimendu horiek zeintzuk diren identifikatzea ezinezkoa egiten zait.

Halere, sentimendu horiekin bat egin nahi izan dute irundarrek, biktimaren amak egindako elkartasun eta sostengu eskariari erantzunez, senideen eta lagunen ondoan egotea erabaki dute irundarrek. Eta han egon dira, komunikabide morbosoek eta prentsa arrosak halako tragedietaz ateratzen dituzten etekinen aurrean aurpegia jarri, eta “justizia” eskatu dute. Halako kasuetan benetako justizia existitzen bada bederen.

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: