bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Guztion errealitate gordina, baina ez arazoa.

Aitziber Zapirain

Azken urteetan hiria hartzen ari den kolore aniztasunari aterabideak proposatzeari ekin dio Irungo Gizarte Ongizate sailak. Cristina Laborda, alor horretako zinegotziak, auzo elkarteetara hurbitzeko deliberoa hartu du horretarako. Txalogarria!
Hala, urriaren 16an burutu zen lehen hitzorduan. “kulturanitzen bizikidetza” lelopean, hainbat bizilagun bildu ziren San Miguel auzoan.
Ateak zabalik dituen hiri baten gisan, egoera instituzioetatik atera, eta auzo elkarteetara bideratu du udalak, benetako herritarrengana. Errealitatea egunero eta une oro bizi dutenengana. Ongi apaindurik aurkeztua, inork ezin du ukatu, erabat demokratikoa dela egitasmoa. Herriaren parte hartze aktiboarekin, eraikiko baita kultur aniztasuna. Bizikidetza bermatuz noski.
Proiektu baikorra ezta? “Etorkinen” inguruan sortzen den mesfidantza, beldurra, mespretxua, ignorantzia… deuseztatzen lagundu dezake. Baina, lehen hitzordua iritsi orduko…
Ostirala, gaueko 21:00ak, San Miguel auzoa, egitasmo “progre”-aren txupinazioa, eta kulturarteko bitartekotza taldeko bi teknikarik soilik osatzen dute udal ordezkaritza.
Non gelditu zen komunikabideen aurrean egitasmoa panpox-panpox aurkeztu zuen delako zinegotzia? Bizikidetzaren aldeko apostua hain garrantzitsua bada, zergatik ez orain dela urte pare bateko egoerara itzuli, eta “etorkinekin” lan aginen duen udal teknikari bat enplegatu? Zer, hor ere krisia aitzaki?
Egia da, udalak azpiegiturak jar ditzakeela kolore ainitzen artean “bakean” bizitzen ikas dezagun. Egitasmo honen funtsa ez dago gaizki, nahiz eta bipolaritate pittin bat ukan. Baina, irakurle, bai, zu bai, mesfidantza eta aurreiritziz jantzia zaude, ni neu bezalaxe. Herri honetako bizilagunok ongi dakigu, zenbat sufritzen duen zapalduak. Geure egoera mundu zabalera hedatzeko lanetan aritzen da jende ainitz. Mundu zabal horren ordezkaritza txiki bat ordea, hemen bertan daukagu, etxean. Bakoitzak ahal duen heinean, zergatik ez laguntza txiki bat eman? Errealitate hau, denona baita, “mundutar” guztiona. Eta ERREALITATEA diot, ez ARAZOA.
Lerro ainitz betetzeko parada ematen gai honek. Sakonago kritikatu daiteke udalaren jarrera, baita herritar askorena ere. Hala ere, galdera bat, agian hastapenean egin behar nuena, nor da etorkina hemen?

Single Post Navigation

One thought on “Guztion errealitate gordina, baina ez arazoa.

  1. claudio on said:

    kulturaniztasuna ulertzeko borondatea sustatu behar dugu, bizilagunen parte hartzea beharrezkoa da.
    Euskal Herria guztiok osatzen dugu eta guztion etxea eraiki beharra daukagu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: