bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Somalian eta munduan, zeintzuk dira piratak?

Juanma Sarasola (Berria)

Bermeoko arrantzale bahituei ataka eta ‘atake’ honetatik lehenbailehen onik ateratzea opa diet. Hori esanda, hainbat galdera pausatzen ditut hemen:

Bai Somalian bai munduko beste hainbat bazterretan, zeintzuk dira piratak? Komunikabideek halakotzat jotzen dituztenak, ala beste herrialde batzuetan -pobreago edo babesgabegoetan- hango aberastasunak harrapari gisa hartzera -beste hitz bat ez erabiltzeagatik- sartzen direnak, behin eta berriro?

Arrantzarako zer aukera geratzen zaie arrantzale somaliarrei?

Nola erreakzionatuko genukeen -aurrekariak egon badaude*-, demagun, arrantzale inglesak Kantauriko uretan arrantza kantitate handitan egitera sartuko balira?

Beren ontzietarako Espainiako armadaren edota segurtasun enpresen babesa eskatzen dutenen artean euskal nazio kontzientziarik ba al dago? Militarizazioa al da aterabidea?

Dortoken Uhartea ez omen dago Euskal Herrian, baina… non ezkutatzen dira gaur egungo piratak?

Arrain haundiak jaten du ttipia

* 1980ko hamarkadan irudi ikusgarria eskaini zuten Hondarribiko arrantzaleek, Bidasoa ibaiaren bokalea, espigoitik espigoira itsasontzien bidez hainbat egunetan itxi zutenean, Frantziako estatuko arrantzaleen jokaeragatik protesta egiteko. Alabaina, kasu horretan, euskal arrantzaleak -hondarribitarrak- beste euskal arrantzale batzuen -hendaiarrak- kontra jarri zituen egoera kalapitatsu hark.

Single Post Navigation

One thought on “Somalian eta munduan, zeintzuk dira piratak?

  1. sebas on said:

    juama pirata zahar hori….aupa auskalo!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: