bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Polizia, berriro

Aritz Sorzabal

 

Donostiako Hernani kalea, 1977ko martxoaren 13a. Egun horretan amnistia aldarrikatzeko mobilizazioetara deitu zuten hainbat herritan. Izan ere, Frankismoaren osteko Trantsizio garaian murgilduta zegoen gizartea. Herritarrek kalea hartu zuten, presoen eskubideak defendatzeko; poliziek, bere aldetik, egun batean bai eta bestean ere, tiro eginda erantzun ohi zieten mobilizazioei. Testuinguru horretan, poliziak hurbiletik botatako gomazko pilota batek kalte handiak eragin zizkion garunean 20 urteko Jose Luis Aristizabal gazteari. Donostiarra Hernani kalean zegoen, baina ez mobilizazioetan parte hartzen. Biharamunean hil zen Aristizabal, ospitalean. Gomazko piloten lehen biktima izan zen Euskal Herrian.

Anoeta estadioaren kanpoaldea, 1995eko ekainaren 22a. Ehunka herritar elkartu ziren Bakearen Usoaren eskulturaren ondoan, bezperan Tolosako hilerrian Lasa eta Zabalaren senitartekoen aurka erabilitako boztizkeria salatzeko. Leku berean, ETAk bahitutako Jose Maria Aldaia enpresariaren askatasuna eskatzen ari ziren beste batzuk. Ertzaintza Lasa eta Zabalaren familiari elkartasuna adierazi zieten pertsonei oldartu zitzaien. Une hartan, oldarraldiak eragindako istiluez ohartu ere egin ez ziren lagun batzuen aurka tiro egin zuen ertzain batek; bertatik bertara eta pertsona edadetuen aurka, lekukoek jakinarazi zuten bezala. Rosa Zarrak zortzi metro ingurutik jaurtitako gomazko pilota baten kolpea jaso zuen sabelaldean. Handik ospitalera eraman behar izan zuten, larri zaurituta. Kolpeak heste lodia gerarazi zion eta, aldi berean, infekzioa sorrarazi gorputz osoan. Hiru egun geroago hil zen emakume donostiarra.

Gomazko pilota baten kolpea jasota hildako azken euskal herritarra izan zen Zarra… joan den apirilaren 9a arte; IƱigo Cabacas athletic zalea hil egin zen egun horretan, lau egun lehenago Ertzaintzak larri zauritu eta gero. Hortaz, oraingoan ere historia errepikatu egin da. Arduradun polizial eta politikoak zigorrik gabe geratuko al dira berriro?

About these ads

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

%d bloggers like this: