bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Archive for the month “Urtarrila, 2012”

San Sebastian egunean gertatu zen

Aritz Sorzabal

 

San Sebastian eguna pasa da, jai giroan eta aldarrikapenen artean, ohi bezala, baina San Sebastian egunean ez da dena festa eta zoriontasuna, data honek ere albiste txarrak ekarri baititu, 1876ko urtarrilaren 20an bezala; egun horretan, Gilermo Joakin Indalezio Bizkarrondo “Bilintx”-ek heriotza eragingo zion ezbeharra pairatu zuen.
Egia esan, bertsolari eta poeta donostiarrak gehiegitan izan zuen zorigaitza bidaide. Haurra zenean eskaileretatik behera erortzeak aurpegia desitxuratuta utzi zion; hortik zetorkion nonbait “Indalezio Moko” beste goitizena. Koxkortu zelarik, soka-muturrean behin zezenak adarkatu eta hanketan zauri larriak eragin zizkion; handik aurrera, errenka ibili zen. Inoiz zortzi mila erreal lapurtu zizkiotela ere aipatu izan dute, baina gehien ezagutzen den pasartea 1876ko San Sebastian egunean gertatutakoa da, zalantzarik gabe.
Bilintx Donostiako Antzoki Zaharrean bizi zen garai hartan, bertako zaindaria baitzen. Egun horretan, karlisten bonbardaketa batean, Arratzain menditik botatako granada bat sartu zitzaion leihotik etxera. Granada lehertu eta zangoak moztu omen zizkion. Sei hilabete luzetan oinaze izugarriak jasanda hil zen, uztailaren 21ean; euskal foruak deuseztu zituzten egun berean, hain justu.

Granadak larri zauritu zuen egun berean, “Diario de San Sebastian” egunkariak Bilintxen bertso hau argiratau zuen –azkenengo bertsoa izenarekin ezaguna–, bihozkada bailitzan: “Nik hau pentsatu nuben beiñ zu ikusita:/ Ori bai dala guztiz neskatxa polita!/ Nai balu nere izan, gaude ezkongai-ta/ maiteko nuke nola ama eta aita,/ nere biziya baño geiago’re baita”.

El vientre materno, campo de batalla

Oihana Llorente

Cuando las cosas se ponen feas quién no ha anhelado alguna vez volver al amparo del vientre materno. Ese es nuestro primer hogar, en él nos formamos y crecemos, y solo cuando creemos estar preparados decidimos salir para conocer un mundo nuevo.

Esta fue la lectura que llevó a cientos de gasteiztarras a construir hace dos  fines de semana un vientre colectivo. Decenas de cordones umbilicales solidarios resguardaron a Ekaitz Samaniego de la brutal vulneración de derechos civiles y políticos a la que ha sido sometido.

El alumbramiento y el vientre materno no es, sin embargo, tan modélico y seguro como parece. En ocasiones se ha llegado a convertir, incluso, en campo de batalla. Tras años de silencio e indefensión, las exhumaciones realizadas estos días en Gipuzkoa no hacen más que deparar un auténtico escándalo y, por desgracia, parecen confirmar las sospechas existidas durante décadas en torno a los bebés robados a sus madres. Muchas de estas niñas fueron arrancadas de su entorno para abortar una nueva generación republicana y amamantarlas como fieles cristianas discípulas del régimen. Sin embargo, lo que empezó siendo una estrategia represiva acabó por convertirse en un lucrativo negocio de compra-venta en el que están involucrados miserables médicos, abogados, curas, monjas… Las tímidas investigaciones abiertas al respecto ofrecen algo de luz y esperanza a este pasado que se antoja oscuro. Son inaceptables las posturas que, como con las víctimas del franquismo olvidadas en fosas comunes, inciden en no reabrir estas heridas. La mayoría de las víctimas en el caso de los bebés robados continúan vivas y la Justicia debe tomar cartas en el asunto.

Más allá del dictamen judicial, cada persona que descubra que sus padres lo adoptaron ilegalmente deberá hacer frente a su particular y terrible dilema moral. Algunos cerrarán los ojos para no ver que fueron sustraídos a sus madres biológicas, otros perdonarán a sus padres adoptivos, y algunos acabarán odiando a los que consideraban como padres por la injusticia cometida contra sus verdaderas madres.

Ostadarraren zubian nahiz bukaeran dagoen altxor irundarra

Juanma Sarasola

 

Kondaira batek dio ostadarraren bukaeran urrez betetako eltzea, iratxo eta galtzagorriez inguratua, atzeman dezakeela haren bila abiatzen dena. Orain azalduko dudan kasu honetan, ordea, urrea ez dago ostadarraren hondarreko muturrean, denboraren bihurguneetan baizik. Unez une, eta protagonistaz protagonista lekukotasunak jasotzen, horrela ari naiz gure herrian sakabanatuta dauden altxor ugarietako batzu-batzuk biltzen. Denboran atzerako bidaia eta atzerabegirako kritikoa da, nostalgia edo oroiminik gabekoa. Zeregin horretan murgiltzen naiz, tarteka, udaz geroztik. Neronen ekimenez eta neure kabuz, eta hainbat eta hainbat lagunen eskutik. Ikertze eta biltze lanetan hara eta honara ibilki naiz, hitzorduak finkatzen, gure mutiko ttikiaren eta neskalagunaren erritmoetara egokituta, langabeziaren itsasoan nabigatuz portu on batean aterpetzeko esperantza itxekitzen dudalarik. Zehazki, Euskal Herrian 1980ko hamarkadaren hasieratik 1990eko hasierara izandako musika, kultura eta gizarte mugimendu loraldia edo eztanda aztertzen dihardut, Iruni dagokionean eta gure herria ardatz izaki.

Arront gustura eta jakinmin haundiz egiten ari naizen joan-etorriko bidaia sorta da, alor askoren ageriko etorbide zabaletan nahiz kalexka gordeetako zirrikituetan barrena. Ezin kexa naiteke, beraz, istorio, pasadizo, datu eta xehetasun mamitsu franko ari bainaiz zakutoan biltzen, koaderno eta grabagailuaren bitartez. Kontent, nere jakinmina asetzeaz gain, jende askorena ere asetzen saiatuko naizelako, ondo bidean liburu gisa kaleratzen eta partekatzen dudanean, heldu den neguan-edo. Bitartean, arian-arian, altxorra, altxor zatiak, aurkitzen ari naiz, bidaiaren hasiera-hasieratik.

Altxor bilatzaile, eta iraganeko nahiz gaur egungo oihartzunen harrapatzaile. Lan polita, lan mardula, lan luzea. Baina inola ere ez lan pisua. Astuna izan daiteke gogorik gabe egiten dena, edota inposatzen zaiguna, baina ez norberak -lehenago beste askok bezala- urratsez urrats gogotsu urratzen duen bidea. Garai hartako protagonistak eta lekukoak elkarrizketatzen ari naiz pittaka-pittaka, aldez aurretik finkatutako ibilbide bati segika, baina, noizean behin bide adar batzuetatik joan-etorria egiteko beldurrik gabe; izan ere, ustekabeek ez dute inoiz bideseinalerik izaten haiekin topo egiteko. Horren adierazle, elkarrizketatu batek kontatua, nola ibilki ziren kalean bera eta beste taldekide ohi bat tatxet eta punk txapaz hornitutako kaiku koadrodunekin (batek kaiku gorri-beltza eta besteak berde-beltza), eta zer-nolako begirada harrituak eta gutxiesgarriak jasotzen zituzten ezker-eskuin, euskaldunen zein erdaldunen aldetik (ez dugu oraingoz ‘tradizioaren urratzaile’ haien izenik emango). Edota, orain bai, izenak jakinarazita, nola irakasten zizkion Iñigo Muguruzak Fermin anaiari gitarrarako akordeak gutunetan bidalita, azken hori Salamancan ikasten zebilela.

Musika alorrekoak izango dira liburuan nagusi, baina honako eremuetan barrena ere banabil istorio eta pitxiak biltzen: Angula irrati librea, antzerkigintza, bertsogintza, literatura, gazte asanbleak eta okupazioak, gazte mugimendua, feminismoa, ekologismoa, kontzertu argazkigintza, diskodenda alternatiboak eta diskoetxe autogestionatuak, tabernarien ikuspuntuak, antimilitarismoa, euskalgintza… Esparru anitz eta askotarikoak, 83-93 urte arteko saltsa-maltsa hura biltzeko, eta hark Irungo gizarteari egindako ekarpena begirada kritikoz aztertzeko, beti ere elkarrizketatuen ahotsetan. Protagonista batzuk, gainera, arlo ugaritan parte hartuak, hala nola Mariano Diez.

40 bat buru, hainbat aburu

40 bat elkarrizketa, Euskal Herri osoa astindu eta zipriztindu zuen sumendi haren laba gehiegi gogortu baino lehen Irungo kontuen bilduma batean jasotzeko, ahozko historia gisa paperean islatzeko. Garai hartako zirrikitu guziak edo gehienak bertatik bertara ezagutu zituenak haiek gogora ditzan, eta ezagutu ez zituenak haien berri izan dezan. Oroitzeko, oroitarazteko, ulertzeko, ikasteko. Esaterako, ikus dezagun zer-nolako pluraltasuna eta aberastasuna zegoen -jatorri, ideologia, eduki, estetika eta estiloetan- hain ganbara ttiki eta ilun batetik emititzen zuen Angula irrati librean, non, besteak beste boluntarioki aritu ziren jarraian aipatutakoak, ondoan oraingo beren aktibitateak azalduak dituztela: Gorka Berges (gazteenetakoa orduan) Real Unioneko prentsa eta marketing arduraduna; Paco Carrillo banketxeko langile eta Buenos Amigos konpainiako kapitaina; Toño, CNTko anarkosindikalista; Xabi Llucia orduan Jarraiko kide, geroago euskal presoa, eta orain metal arloko langilea eta ikasleen gurasoen elkarteko ordezkaria; Igor San Jose ‘redskin’-a, gerora kulturista izandakoa eta egun metal arloko langilea; eta abar. Protagonista eta lekuko franko, baina ezin guziak elkarrizketatu, ez baita nere asmoa entziklopedia egitea, irakurtzeko erraza eta arina den liburua baizik, mamitsua eta frexkoa, beti ere. Horixe da asmoa, eta horretan dut gogoa.

Gozatzen ari naiz, gozatzen ari naizenez, bidea egiten. Abiapuntu eta motibazio berezia dut, jakinmina asetzearenaz gain. Neroni ere saltsa haietan parte hartu izanaren satisfakzioarekin jokatzen dut, eta kasu batzuetan beste protagonistekiko hurbiltasunak edota ezagutzak ematen duen abantailarekin -batez ere elkarrizketetarako kontaktuak lortzeko tenorean-. Hala errazagoa eta erakargarriagoa egin zait bidaia honetarako animatzea eta prestatzea. Sumendiaren leherketa hurbiletik oroitzeko eta interpretatzeko bidelagunak -tarteño baterako- ez zaizkit falta, zorionez.

Saltsa haietan hein batean edo bestean murgilduta egon ziren eta historialariaren ikuspuntu kritikoa eman(go) didaten Aitor Puche eta Mertxe Trancheren ekarpenak papereratzekotan nabil. Ibili ere banabil garai hartako kontakizunak egungo galbahetik pasatuta grabatzen, orduko argazki, pegata, eskuorri eta fanzineak eskuak zabalik hartzen. Irunen eta Bidasoaldean txalaparta eta tobera berreskuratu zituzten Sorzabalbere lehengusuen ttakun-ttakunak dezifratzen, Kortaturen eta Baldin Badaren ska eta punk-rock erritmoak notaz nota errepasatzen, Vomitoren eta Anti-Regimenen punk ziztadekin berriz gorputza astintzen, Caid Deceit eta Trasgo talde heavyen intentsitate eta gitar punteo bizkorrak gogorarazi nahian, Temblores rockabillyen martxarako tupea orrazten, Latitud Ceroren pop-rock doinuekin Jose Marugan Mark Knopfler gisa idurikatzen, edota Jeremiah Johnsonen boz eta letra penatuekin bihotz urratuak sentitzen eta konprenitzen.

Xehetasun ttikien xarma

Ahoa bete hortz geratu nintzen Mattin Sorzabalbere ‘orchestra-man’ miresgarriari entzutean, joan den urrian kontatu zidanean Irungo zenbat eta zenbat taldetan aritu edota kolaboratu zuen -askotan aitzindari-, eta nolako abenturak izan zituen taldekide zein gogaide batzuekin Londresen ‘squatter’ filosofia hezurmamitu zuenean. Batzuentzat xehetasun eta anekdota ñimiñoa dena perla deigarri bihur daiteke besteon begietan, halakoxea baita pitxi batzuen distira eta indarra, suterik haundienak pizteko gai den pindarra, zeinahi liluratzeko sugarra.

Hain zuzen ere, suaz mintzo -kanpo nahiz barne suaz-, aipa dezadan liburuan kabida izango duela ere mugimendu antimilitaristak, borroka batzuen txinparta berpiztu eta gizarte osora zabaldu zuena hamarkada hartako bultzada eta sormena ahultzen ari zirenean. Iñaki Martin ‘Grillo’-ren hitzetan, soldaduskarekiko objekzioa eta intsumisioa bultzatzeko kanpainen eraginari errepasoa egingo diogu. Ikerketako beste alorretan bezala, hor ere hainbat irundarren esku-hartzea islatua geratuko da, hain justu, ikuspuntu eta taktika ezberdinetako protagonistena, enumerazio xume batean bada ere: Iñaki Ausan, Asier eta Iker Ursua, Tzazu, Endika Del Rio, Bittor Barcena, Urko Ikardo, Gaston Larzabal, Fermin Vila, Iñaki Telletxea… Liburuan, atalez atal, jende mordoxka zuzenean mintzatzeaz gain, ugari izango dira ere zeharka edo hirugarren pertsonan kontakizunetan agertuko direnak. Eta, halarik ere, ezin garaiko parte-hartzaile guzi-guziak papereratu.

Pasibitatea eta indibidualismoa gizartean nagusitzen eta barrenak jaten ari zaizkigun honetan, ekintza zuzenaren, inkonformismoaren, matxinadaren, eta irudimenaren garai haietatik badugu zer ikasi, baita, nola ez, ordukoa hobetzerik ere, dena ez baitzen perfektua eta ederra izan. Errepresioa, droga menpekotasuna, pertsonen anulazioa, heriotzak… Sega zorrotzak hainbat irundar jo edota eraman zituen, gehienak ezezagunak -publiko orokorrerako-, batzuk ezagunak, Vomitoko kantari Victor Perez, esaterako. Garai eta une latzak ere biltzeari ekin diot, ordu hartan ere ekaitzak gogor jo baitzuen.

Victorri hainbat taldek 1995ean egindako omenaldia -’the show must go on’, diote arte ikuskizunen munduan- izango da liburuaren epilogoa, erabat eten ez ziren katebegien erakusgarri.  Energia hori ez baitzen galdu, desagertu… eraldatu baizik. Argi-ilunen artean nagusitzen da ostadarra, gauzak gogotsu egin zituztenen indarra. Oihartzun sendokoa eta iraupen luzekoa baita bizirik sentitzearen deiadarra.

Kolapsala izan da

Oihana Etxebarrieta

 

Kolapsala bai, Bilbo kolapsatzeko moduko manifestazioa izan zen larunbatekoa. Bertan zegoen jendeak hori errepikatzen zuen behin eta berriro: “Bilbo kolapsatu dugu!”. Bai Bilbo kolapsatu genuen, eta manifestazio isila izan behar zuenak, presoen eskubideen aldeko aldarri ozena bilakatu zen. Ezin ziren oihuak saihestu, “Euskal Presoak Euskal Herrira” edo “errefuxiatuek euskadin bizi behar dute” inoiz baina indar gehiagorekin atera zen baten baina gehiagoren eztarritik. Indartsua zen bertan bizitzen ari ginena, eta preso, iheslari eta errefuxiatu bakoitzaren belarrietaraino itxaropen oihuak heldu zitezen nahi zuen batek baina gehiagok.

Eta ziur nago heldu zirela. Hantxe, lagun bati, kartzelan zegoen beste batek deitu baitzion. Eta zelako emozioa hori guztia entzun zuenean: “Hau la ostia da Aitzi! Beteta dago guztia!” Eta bestea emozionatuta, pozik zegoen entzuten ari zituen oihuak bere belarriraino eta bihotzeraino heldu zirelako.

Haren aurpegia imaginatu dezaket telefonoa eskegi zuenean. Eta Ikoitzen irribarrea telebista piztu zuenean. Eta Egoiren begirada maltzurra funztionarioen aurrean pasako zenean albistea jakinda. Eta Xabaten pipermina bikoiztuta. Eta Ainararen “Aupa gazte” hori inoiz baina indartsuago. Eta Asierren poza. Eta Joneren indarra. Eta Oihanaren kemena. Eta beste 657 preso, ehundaka errefuxiatu eta iheslarien aurpegia.

Baina helduko da eguna, lana gogoz eta borroka tinko mantentzen badugu, aurpegi guzti horiek imaginatu beharko ez dituguna. Eta hori bai, kolosala izango da!

La espera, una condena añadida

Oihana Llorente

 

Es difícil imaginar qué siente una persona cuando sabe que le quedan pocos meses de vida. El miedo atrapa sus entrañas y las ganas de vivir se esfuman hasta llegar a un estado de inquietud tal que quedarse a observar las manecillas del reloj se deviene una opción aceptable.

La muerte no es equiparable a la cárcel, pero la ansiedad que genera la espera a la posible entrada sí puede ser comparable. Con esa ansiedad ha vivido, o malvivido, las últimas semanas el joven gasteiztarra Ekaitz Samaniego. Antes a los ojos de todas nosotras, y ahora esquivando la ley para para abrir paso a la justicia.

Un espacio solidario ocupó la pasada semana una iglesia gasteiztarra en apoyo a Samaniego. Cientos de ciudadanos decidieron encerrarse para abrirse así a la ciudadanía y recuperar, como aquel 3 de marzo de 1976, los derechos que nunca debieron ser arrebatados a los ciudadanos vascos.

Samaniego no es el único ciudadano vasco que soporta el peso de una condena pendiente. Los jóvenes independentistas de Oarsoaldea conocerán en breve su devenir en forma de sentencia. Una decisión que se está haciendo de rogar, lo que da pié a la esperanza y al desaliento por partes iguales.

Poco se habla de todas aquellas personas que sufren esta condena añadida que supone la espera. La incertidumbre no es una buena compañía para la vida y, depende a que edad, frena pasos que pueden ser decisivos en la vida de cada uno.

No cabe olvidar a Aurore Martin, que lleva un año escondida para evitar que se le aplique la euroorden y ser entregada a las autoridades españolas como castigo a su actividad política.

El anhelo y la ilusión nos invade cada vez que escuchamos que se está abriendo un nuevo tiempo político. Una nueva era en la que existirá la posibilidad de construir un futuro diferente. 665 presos políticos vascos y cientos de refugiados y deportados esperan, con más ansía si cabe, este cambio. Pero el impasse en el que viven cientos de ciudadanos a la espera de una sentencia muestra la urgencia del momento. Una urgencia que debe transformarse en empeño, trabajo y compromiso y dé continuidad a la movilización del pasado sábado.

Post Navigation

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.