bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Archive for the month “Azaroa, 2011”

Tarta da bide bakarra (2)

Oihana Etxebarrieta

Aurreko artikuluarekin jarraitzeko beharretan ikusten dut nire burua. Aurrekoan, humorea eta ironia erabili nituen Tolosan (Okzitania) egindako ekintzaz eta izan zituen “ondoriotxoez” hitz egiteko.

Baina orain gauza serio, oso serio, jarri da. Ekintza hori burutu zuten hiru ekintzaileen aurka espetxe zigorrak eskatu ditu Audientzia Nazionaleko fiskalak. 4 eta 6 urte arteko espetxe zigorra eskatu du haientzat hain zuzen, autoritatearen aurkako delitu gisa ulertuz. Eta ekintzaren larritasuna ikusiz, astean behin etxetik gertuen duten epaitegian sinatzea, Espainiar estatutik ateratzeko ezintasuna eta pasaportea kendu diete.

Noski, hiru ekintzaileek ez zuten hitzik egin nahi izan epaitegian, hark haiek epaitzeko eskumenik ez duela argudiatuta.

Nik egia esan ez dakit gehiegi zer esan… Hamaika ikustekoak jaio gara, eta jada, gure herrian txapuza juridikoez ohituta egon beharko genuke, baina zoriondu beharko ditut, berriro ere harritu egin bainaute… “Frantzian” gertatutako ekintzak epaitzeko eskumena omen dute orain Madrilen! Joder!

Eta noski, Barcinaren abokatuak bat egin du eskaera guztiekin, eta bat dator kartzela zigorrarekin. Bartzina andereak honela konpontzen ditu honelako kontuak? Bengantza gogo latza du emakumeak.

Ez dakit zuei, baina uste dut, nik, audientziara jo beharko nukeela, baten batean tartaren batekin zikindu nautelako… Gogoratzen dut behin, galtzak jaitsi eta ipurdia bistan utzi zidatela eskolako ekintzaile madarikatu batzuek… Nik egia esan lotsa handia pasa nuen, baina tira… Nik dakidala hemen jarraitzen dute, eta audientziak ez ditu horregatik enkausatu…

Bai, berriro hasi naiz ironiekin… Baina zer nahi duzue? Nire defentsa mekanismoa da horrelako injustizien aurrean. Zeren bai, justiziaz hitz egiten duten horiek dira injustiziarik handienak egiten dituztenak. Akritiko, isilik, eta txintxo nahi gaituzte, eta haien barrabaskeri guztien aurrean txintik ere ez esatea. Ba ez, badakite hori ez dutela lortuko, eta horregatik trikimailu judizialak erabiltzen dituzte.

Merengeak duen usain goxoak ezin du tapatu epaitegiei darien kiratsa.

Mirando a otro lado

Oihana Llorente

Por muy insólito que parezca, no pienso hablar ni de escrutinios ni de escaños. Me niego. Estoy más que harta de las elecciones. Esta vez he decidido enfocar mi pequeño foco a otro lado. A ese al que poca gente mira de frente y pasa desapercibido: la violencia que padecemos las mujeres por el mero hecho de serlo.

Poco se ha hablado de nosotras en esta pugna electoral que ha acaparado portadas y telediarios. Tan poco que ni siquiera las mujeres españolas han sido tomadas en consideración por la persona que presidirá su país durante los próximos cuatro años nada más hacerse con la victoria, y es que Mariano Rajoy sólo se dirigió a los españoles, que no a las españolas, con la intención de ser el presidente de todos, y no de todas.

Poco o nada me preocupa a mí su discurso. Pese a que hace una década que superé la mayoría de edad y esta sea la primera vez que se contabiliza mi opinión, no me siento ni me sentiré española. El problema que me preocupa es que por estos lares la cosa no está mucho mejor. De veintitrés diputados que pudimos elegir en Hego Euskal Herria, sólo tres escaños serán ocupados por mujeres. ¡Y eso que existe la obligación legal de implantar la paridad en las listas electorales!

Desde que se aprobó esta ley las mujeres colman los últimos puestos de las papeletas. Nunca he sido muy partidaria de atajar el problema con cuotas de participación o mujeres florero, ya que creo que el verdadero problema reside en no dar valor de estado al problema que padece la mitad de la población.

Mañana se celebrará, por decirlo de alguna manera, el día internacional contra la violencia hacia las mujeres. Un día en recuerdo de las activistas políticas dominicanas Mirabal, asesinadas en 1960 por orden del dictador Rafael Leónidas Trujillo.

Mientras que durante 364 días nos limitamos a sentir lástima por las mujeres que padecen esta lacra, ciudadanos e instituciones saldremos de la mano para denunciar esta violencia que convierte miles de hogares en cárceles de sufrimiento para mujeres. En un sólo día, sin embargo, no se arregla nada y menos con el simple hecho de colocarnos tras una pancarta. Mañana se volverá a exigir un sincero compromiso político para acabar con la violencia patriarcal y ya es hora de escuchar el sentir ciudadano.

Mila esker Mitterrand?!

Aitziber Zapirain

Mitterand jaun agurgarriari eskerrak eman beharko dizkiogu gainera. Izan ere, 30 urte bete berri dira Frantziar estatuan irrati libreak, komunitarioak edota irrati elkarteak (norberak dei ditzala nahi bezala, azken batean komunikazioa demokratizatzearen alde, lan egiten duten komunikabideak baitira denak. Adierazpen askatasuna giltzarria delarik) legalak bilakatu zirenetik. Atzean, oso atzean gelditu da irrati piraten garaia.
Hala, FARLek (Fédération d´Aquitaine des Radios Libres) ospakizun kongresu bat antolatu zuen azaroaren 8tik 10era Bordalen. Hantxe izan ginen euskal herritar asko. Esan beharrik ez baitago, Frantziako presidente ohiak plantan jarririko legeak Lapurdi, Zuberoa eta Baxe Nafarroa harrapatu zituela bete-betean. Eta kasu honetan, “zorionez” adjektiboa erantsi dezakegu.
Radio Kultura eta Euskal Irratiak federazioa izan ginen han. Historian atzera egiteko aukera ukan genuen. Baita etorkizunerako bidea irekitzeko beta ere. Aro digitalari, beldurrik gabe so egiteko erabaki irmoa hartu baikenuen. Arrain handiak ezin du txikia jan. Ez horixe. Ez gaitzala harrapatu! Baina hori eztabaida luze eta sakona da.
Kongresutik ideia bakoir ugarirekin etorri ginen etxera. Aurrera goaz. Eta gezurra badirudi ere, jende askok lan egiten du komunikazioaren etorkizuneko bidea, bestelakoa izan dadin. Bolondreski edo modu militantean (deitu nahi bezala) egiten den lana da.
Legearen ospakizunetik haratago, eskualdera etorriz, 10 urte bete ditu Antxeta Irratiak 2011.urte honetan. Bere kide diren Gure Irratia, Irulegiko Irratia eta Xiberoko Botza berriz, hiru hamarkada betetzear daude! Legeak bezain besteko bizia dute Euskal Herriko irrati libre historiko hauek. Hauek bai egin dutela historia. Egin eta kontatu. Komunikabidearen helburua kontatzea baita eta ez egitea. Baina egoera zailak bizi behar izan dituztenez aurrera egiteko, egin ere, egin dutela esan daiteke. Zorionak hiruei bihotzez!
Araua sortu baino lehenago martxan ziren dagoeneko hainbat herritar Iparralde txiki honetan. Beraiei esker, hiru belaunaldi osok irratia euskara hutsean ezagutu dute. Eta hala jarrai dezala aurrerantzean ere.
Gehiegi luzatu gabe, ospakizun kanpainak egiten ari dira delako hiru irratiak. Antxetak amaitu du berea dagoeneko.
Beraz alde batetik, esker mila berriz ere irratiaren bidez euskarari hauspoa zabaldu zenioten herritarrei eta bitxi egiten bazait ere, legea asmatu edota onartu zutenei ere, bejondeizuela!
Esaten da, hegoaldea hamar urte aurreratuago bizi dela iparraldeari konparaturik. Hau egoera politikoari dagokionez. Frekuentzien legalitateari begira aldiz, hiru hamarkada atzerago dago hegoaldea. Egoera aldatuko delakoan, mila esker Miterrand?

Ongi etorri, Ion!

Oihana Llorente

Urteak dira elkar ezagutu genuela. Arbelari alergia genion horietakoak ginen biak eta idazmahaien azken ilaratan egin genuen topo. Ikasgelan zarata egiten zuten horietakoa zinen eta azkar bilakatu zinen kazetaritzako ikasleen ordezkari. Bertsotan trebea, pilotazalea eta txistuan aditua. Zure afizioek ez gintuzten gehiegi gerturatu, ezta ikasgela barruan emandako orduek ere. Txikarra egiten egin ginen lagun, oso lagun gainera.

Kazetaritza ikasketak esfortzu gutxirekin gauzatzen abilak ginen biak, mila pegada, pankarta, eta itxialdi egiten genituen bitartean. Euskal Unibertsitatea eskuekin ukitzen ari ginela uste genuen orduan. Milaka sinadura bildu genituen nekerik gabe, ilusioak eta proiektuak egunero eraberritzen. Karrera bukatuta, edo erdi amaituta hobeto esanda, bidea elkarrekin egiten jarraitu genuen. Gaztesarean idatzi genituen lehen artikuluak, gure hitzak gazte proiektuen bozgorailu bilakatuz. Prekarietateari, emakumeen eskubideen aldeko borrokari edo gure hizkuntzaren defentsari gazte ikuspegia txertatzen aritu ginen ondoren. Eta Beriain mendiaren magalean, lau egunez bederen, independentzian bizi gaitezkeela frogatu genion munduari.

Ogibideak berriz elkartu gintuen horren ondoren, ni GARAko kazetari eta zu Info7ko esatari. Errepresioak ehunka kilometrora eraman zintuen arte. Euskal gazteriaren aurkako sarekada bihozgabeenean eraman zintuzten. Ikara zabaldu nahi zuten herri honetako kolektibo konprometituena den gazteriarengan. Ametsak zapuztu eta, beldurraz eta immobilismoaz, gazteria blaitu. Herri honen etorkizuna kolokan jarri nahi zuten.

Bi urte igaro dira Estatuaren atzaparkada hartatik. Bide luzea egin dugu tarte honetan. Ez da dena samurra izan; zuk hori ere badakizu. Haatik, ekaitzaren ostean barea omen dator, eta urte luzeetan ereindako uzta jasotzeko tenorea iritsi zaigula dirudi.

Eguzki izpiak ikusten dira gure artean, eta gazteriaren aurkako epaiketa eta sententzia artean, belaunaldi berri batek hartu du lekukoa. Oraina eta geroa eurena dela adierazi dute argi eta garbi egunotan, eta gogoz eusteko asmoz agertu dira gainera, aurpegia emanez.

Gaur, berriz, gure artean zaude. Herri honek erdituko dituen berrien berri ematen jarraitzeko. Ongi etorri Ion!

Sagarra, Manzanas… ikatza, biktimatzen

Juanma Sarasola Murgia

Taupadak ia gelditu zitzaizkidan zerrenda irakurtzen ari nintzelarik. Nere aitona irundarra agertzen zen aktoreen zerrenda berean begietara ‘jauzi’ egin zidan izen-deitura bikote hark: Meliton Manzanas! Nolaaa? Ba ote? Ezin nuen sinetsi. Eta ezin nuen informazio hura berehala kontrastatu. Leioatik etxera itzuli arte itxoin beharko nuen. ETAko komando batek Irunen 1968an hildako torturatzailearen taulakidea izateaz gain, laguna ere izango ote zen attona Adrian? Galderaren erantzuna jakin baino urte batzuk geroago, 2001ean, Aznarren gobernuak Manzanas “terrorismoaren biktimatzat” jo eta Real Orden de Reconocimiento Civil delakoaren hil-ondoko domina eman zion haren familiari. Borreroa biktimatzat jo, eta honen biktimak iraindu zituen horrela Etxalarko organu jotzailearen bilobak, Jose Maria ‘biboteduna’-k: torturatuak, errefuxiatuak, naziei entregatuak -Lluis Companys Kataluniako president izandakoa, kasu- eta hilak.

Baina itzul gaitezen Leioako Unibertsitateko liburutegira. Behin eta berriro irakurri nuen testu hura. Liburu artean saltseatzen ari nintzela begiz jo nuen ‘Irun en el siglo XX’, Emilio Navasek idatzitako lan mardularen 1.go zatia. Axaletik begiratu ondotik, izenen aurkibidera jo, eta ea Murgia-rik agertzen ote zen bilaka hasi nintzen. Baita aitona eta honen anaietako bat agertu ere. Zuri gainean beltzez betikotuta zeuden orrialdeak jakinmin haundiz goitik beheiti arakatu nituenean gertatu zitzaidan ustekabea: aitona han zen, baina ondoan ageri zen ere gerora Francoren diktaduran poliziaburu, torturatzaile eta Gestaporen kolaboratzailea izan zena. 1933ko antzezpen batzuetan beste hainbat irundarrekin batera, baina batez ere nere aitonarekin Manzanas ikusi izanak kezkatua lajatu ninduen. Buenos Amigos elkarte katolikoko kide eta antzezleak ziren guziak ere. Aitona eta honen anaia irrintzilaria -Moises- arront ezagunak egin ziren Irungo gizartean, 36ko gerra aurretik nahiz ondotik, eta alardean Buenos Amigos konpainiako sortzaileetako batzuk izan ziren, baita nere aitona bandera eramalea ere. Ez nekien, ordea, aitona aktorea -afizionatua- izan zenik ere, are gutxiago frankismoan torturatzaile izandako batekin aritua.

Irunera bueltatu nintzenean amari eta amonari kontatu nien irakurri nuena. Ezin aitonari galdetu, ordurako hila baitzen. Amonari galdetu nion ea taulakide eta elkartekide izateaz gain lagunak ere baziren. Amonaren erantzunak lasaitu egin ninduen. “Ez. Buenos Amigosko kontuetan -antzerkian esaterako- ibili ziren gerra aurretik, baina gero elkarrengandik urrundu ziren”. “Ufff”, esan nuen neure kolkorako.

Liburuak Buenos Amigoskoen antzezpen batzuen berri dakar, 320tik 325erako orrialdeetan. Horietako batean, Arnichesen komedia bat aipatzen du, ‘¡Qué hombre tan simpático!’ Izenburukoa, eta honako zerrenda ageri da -deiturak erdal grafian-: “Francisco Barandiaran, Angel Lecuona, Eusebio Escalante, Meliton Manzanas, Hilario Pazos, Fernando Sagües, Remigio Gorostidi, Adrian Murguia, Miguel Hazen, Jose Alberdi, Manuel Berroa, Jose Garcia, Enrique Sarralde, Alberto Moreno, Feliciano Garcia, Carlos Estomba, y Bernabe Merino”.

Manzanas eta Carrero

Meliton Manzanas poliziaburua, eta Luis Carrero Blanco almirante eta diktadurako gobernuko presidentea (‘caudillo’-aren aginduetara, jakina). Hiru gauza zituzten eta dituzte komunean: lehenik, Francoren diktadurako elementu garrantzitsu eta krudelak izan ziren; bigarrenik, ETAk hil zituen biak; eta, hirugarrenik, biak ala biak “terrorismoaren biktima” gisa azaltzen dituzte Espainiako Gobernuak, eta elkarte eta komunikabide batzuek.

Aitzitik, oraindik ere segitzen dugu estatu terrorismoaren eta gehiegikerien biktima ugari -euskal herritar, katalan, galiziar eta espainiarrak- aintzat hartu gabe eta hiltzaileak, torturatzaileak eta hauen arduradun polizial edo politikoak ikertu eta epaitu gabe. Irundar baten kasua aipatzearren, hor dugu Josu Zabala Eraso, 1976ko irailaren 8ko Hondarribiko alardean parte hartu ondoren guardia zibilak tiroz hil zuena, amnistia exijitzen zuen manifestazio bat sakabanatu eta gero.

Ikus dezagun ‘Rebelion.org’ webgune kritikoan auzi horietaz zer dioen Salvador Lopez Arnal idazle eta UNEDeko irakasleak: “(…) Aurrekariak, orain arte dagoeneko ibilitako bidea ezaguna da [sic]: Luis Carrero Blanco almirante frankistaren senideak terrorismoaren biktimatzat hartzen dituzte; ez dira, ordea, hauen senideak: Julian Grimau, Puig Antich, Txiki, Otaegui, Sanchez Bravo, Enrique Ruano, eta, argi dago, ezta 1939 eta 1950eko hamarkada artean hil zituzten milaka eta milaka borrokalari errepublikanoenak ere -ez zuten benetako epaiketarik izan, eta “ebazpenek” jantzi juridiko faltsuekin estaltzen zituzten frankismoaren krimenak, argiago esateko Estatu terrorismoa-”.

AVT edo Terrorismoaren Biktimen Elkarteak, bitartean, “biktimekiko irainak” eta “terrorismoaren apologia” leporatuta, hainbat musika talde auzitara eraman ditu urteotan, hala nola Soziedad Alkoholika, Banda Bassotti, Betagarri… eta abar. Fermin Muguruza irundarrak eta Manu Chaok ere salaketak eta kontzertuak bertan beheiti uzteko presioak eta mehatxuak jaso izan dituzte biktimen erabilera egiten dituzten elkarteen eskutik. Banda Bassotti talde italiarra salatu bazuten, Etxamendi eta Larralderen ‘Yup La La!’ kantuaren bertsioa egin zutelako izan zen (Ikus: http://ttiki.com/32412). Baina orain borroka armatuaren aro guzi-guziak -baita frankismo eta posfrankismo garaikoak ere- “terrorismotzat” jotzen dituztenen artean, zenbatek ez zuten kantu ezagun hori kantatu edota Carrerok “hegan” (kantuaren letrak dioen bezala) egin zuenean txanpain botilak ireki eta ekintzagatik ospatu? Diktadurapean ospatu zutena demokrazian (edo sasidemokrazian) ukatu?

Biktimen zerrendak eta gatazkaren kontakizunak -edo batzuen hitzetan, “ETAren terrorismoaren ondorioen errelatoa”- bolo-bolo eta komunikabideetan behin eta berriro modu partzialean agerrarazten ari diren honetan, “biktima ahaztuak”, “biktima ukatuak” eta “biktima faltsuak” hitzak datozkit gogora. Eta azken horiei lotuta Manzanas eta Carrero, frankista uniformedun batzuk aipatzearren. Lehenaren antzezlanez inor gutxi oroitzen da gaur egun, eta gazte denborako komedia eta jolas alai haiek tortura eta jolas beltzengatik ordezkatu zituen -jatorri eta ideologia ezberdineko herritar eta ekintzaileen kaltetan-, harik eta tragediaren bidean rolak aldatu zitzaizkion arte.

P.S.: Bitxikeria moduan, orain ‘Irun en el siglo XX’ liburuaren 1. zati hori berriro irakurrita, Buenos Amigosko kide gisa ageri da Luis Mariano, gerora familiarekin erbestera joana eta kantari ospetsu bilakatua. Hain zuzen ere, 323. orrialdean esaten denez, 1933an bere marrazki bat aukeratu zuten San Pedro eta San Martzial jaietako programaren azalerako.

Tarta da bide bakarra!

Oihana Etxebarrieta

Bat ez, bi ez, hiru! Hiru izan ziren Yolanda Barcina Nafarroako presidentearen aurpegira jaurti zituzten tartak.

Lasai, kontziente eta baketsu.

Atentatu gisa aurkeztu nahi izan du nafar gobernuak ekintza hau, eta erabat ilegalki, ekintza egin ondoren, Iruñean ustezko hiru ekintzaileak atxilotu zituzten.

Ondo baina hobeto azaltzen dute ondoren Mugitu! Mugimenduko kideek, haien intentzioa ez zela pertsona konkretu baten kontra egitea, AHTren inposaketa salatzea baizik. Ez da ekintza biolento bat izan, ekintza ikusgarri bat baizik. Honen bidez, Yolanda Barcina eta Patxi Lopez, Hego Euskal Herrian AHTaren inposaketan egiten ari diren pauso guztiak salatu eta ikusarazi nahi zituzten. Lopez konbentzioan ez zegoenez, Barcinarengan erori ziren tarta guztiak.

Ez zen beraz Yolanda Barcinari espreski zuzenduriko ekintza, ezta biolentoa ere. Nicolas Sarcozyk edo Bill Gates-ek ere salaketa era honen berri izan dute. Mundu mailan erabilitako ekintza molde honek, ez du inolako min fisikorik sortu nahi mandatariarengan. Berak ordezkatzen duen ekimen edo irudia kaltetu nahi da, besterik ez.

Eta Nafarroako gobernutik ekimen hau salatzeko eskatu dute. Bilduk “kondenatu” ez izana salatzen dute. ETArekin zer ikusia duela adierazi dute. Eta zer gehiago?

Haien inposaketei aurre egiten diegun bakoitzean, biolentzia, ETA, indarkeria… eta beste hainbat hitz erabiliko dituzte. Haien inposaketa burutzen jarraitzen duten bitartean, buru makur eta isilik egongo garela pentsatzen ote dute? Aurre egiteko modu desberdin ugari daude, eta guzti horiek lantzen egon dira AHTaren kontrako taldeak eta herritarrak. Herri galdeketak, manifestazioak, desobedientzia zibilia…

Tarta bat jaurti diote aurpegira! Ene!!! Ez dakit konturatzen den, baina haiek tartak ez, hondeatzaileak bidaltzen dituzte gure lurretara, pertsonak, haien etxeetatik botatzen dituzte, behar eta nahi ez dugun tren bat egiteko.

Beraz ez dezatela negar egin, penarik ematen ez digutelako.

Post Navigation

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.