bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Archive for the month “Apirila, 2011”

Amestutako errelitatea

Rebeka Parras

Idazle hegoamerikar baten eskutik isdatzitako liburu ospetsu bat irakurtzeari ekin nion orain dela denbora bat. Liburua, gaztelera ez den beste hizkuntza batera itzulita zegoen eta orijinala gazteleraz izateagatik irakurterrazagoa izango zela itsaropentsu pentsatu nuen. Hala, irakurtzen hasi nintzen eta lehen orrialdea bukatu bezain pronto, liburua aurretik irakurri nuela konturatu nintzen.

Halako zerbait gertatzen zaidan lehenengo aldia ez den arren, istorioa zertan zetzan eta zer gertatzen zen gogoratzea ezinezkoa egin zitzaidan. Nire garunean liburu horren arrastorik aurkitu ezinik, aurrera segitu ahala flash-en antzeko oroitzapenak bakarrik etortzen zitzaizkidan burura, bat bateko kolpeak bezala liburura irakurri nuen garaietako sentimenduak eta inpresioak nolabait berpiztuz. Izan ere, sentimendu eta inpresio horien arabera, liburu hori irakurri nuenean 12-13 urte neuzkala esango nuke, eta oraindik heldutzen ari den gaztea naizen arren, denboran urrun ikusten dudan adina da hori; oso urruti, alegia.

‘Deja Vu’ baten antzeko zerbait dela esango nuke: bizitzen ari zaren zerbait dagoeneko bizi izan duzula pentsatzen eta sentitzen duzu, hala izan ez bada ere ametsetan dagoeneko bizi izan duzulako. Kuriosoa da oso horrek nolako sentimendua eragiten dizun, momentu jakin bat bitan bizitzen ari bazina bezala harrituta zure inguruari begira gelditzen zara, nolabaiteko poza-edo sentituz. Eta polita da sentimendua. Beharbada gure bizitzan zehar gehiago amesten ikasi beharko genuke edo behintzat, gure ametsak bizitzen ikasi.

Euskalakariak asteartean denak Korrikara!

Oihana Etxebarrieta

Bi urtetik behin, hamaika egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatzen duen aldarrikapena berriro da gurean! Euskararen alde, milaka eta milaka pertsona ateratzen dira kalera, testigu bat eskuz esku pasatzen. Amaieran, testiguaren barruan dagoen mezu ezkutua irakurri egiten da amaiera festa batekin batera.
Emozio ugari sortzen ditu Korrikak. Aitortu behar dizuet, niri, barru-barrutik hunkitzen eta kitzikatzen nauen aldarrikapena dela hau. Zelako irudia ematen duen, zelako sinbolismoa… Ez al da izugarria hamazazpigarren edizioa duenean geroz eta jende gehiago biltzen jarraitzea? Ez al da harritzekoa gelditu gabe hogei mila kilometro baina gehiago egitea? Jende pilo batetik testigu bat alde batetik besteraino eramatea?
Korrika hasi zenetik, komunikabideetan jarraitu ditut haren nondik norakoak eta zenbait istorio bitxi… Hiru orduz jarraian korrika jarraitu zuen gazte nafarrarena, gurasoak haien seme-alaba txikiekin korrika egiten… Uste dut ez naizela bakarra hori sentitzen duena. Indar handia ematen dit Korrikak, behingoagatik, euskara politika ankerrak ahaztu, hizkuntza zapaltzaileen aurpegiak ezabatu, eta elkartasunaren, borroka alaiari inguratuko natzaio.
Apirilaren 17tik aurrera agian ez naiz horrela egongo, baina oraingoz pozik nago! Euskararen etorkizunaz itxaropentsu nago… Eta nik, asteartean, gau partean Irunen arituko naiz korrika! Animatu zuek ere!

Korrika eta presaka

Aritz Sorzabal

Donostiako San Telmo Museoak ateak ireki ditu, lau urtez itxita egon eta gero. Inaugurazio ekitaldian, eraikinaren inguruan oraindik lanetan ari zirela ikusita, zenbait kazetarik museoa irekitzeko Udalak «horrenbesteko presa» zergaitik izan duen galdetu zioten Odon Elorzari. Izan ere, hauteskunde legeak ezartzen duen mugan ekin zioten inaugurazio ofizialari. Donostiako alkateak haserre erantzun zuen: «Ez dakit zergaitik piztu duen horrenbesteko morboa inaugurazioak. Hainbeste urteren ondoren ospatu nahi dugu. Hiri honetako hainbat gauza ez ditut nik inauguratu. Utzi, arren, niri zerbait inauguratzen».

Bada, azken bi hilabeteetan, hauteskunde urteetan gertatu ohi bezala, hainbat baliabide inauguratu ditu Gipuzkoako hiriburuko agintari nagusiak. Agian, ekitaldirik bitxiena, Amara Berri ikastetxeko inaugurazioa izan zen: martxoaren 17an antolatutakoa, eskolako eraikin berria ireki eta 420 egunera! Adibideekin jarraituz, martxoaren 26an, alkateak Memoriaren Lorategia
inauguratu zuen Loiolako Erriberan; martxoaren 7an, Adimenaren Etxea estreinatu zuen Mirakontxan; otsailaren 16an, ikus-entzunezko gunearen ateak zabaldu zituen Zuatzuko enpresa gunean… Lehen harriren bat ere jarri du egunotan; martxoaren 17an, esaterako,
Zubietako errauste plantarena. Era berean, oraindik hutsik dauden eraikinei bisita egin die; suhiltzaileak maiatza arte Garberara joango ez diren arren, Intxaurrondoko egoitza berrian izan zen prentsari zuzendutako aurkezpena dela-eta. Aspaldiko afera den Lore Tokiko lurren geroa ere konpondu du, Espainiako Defentsa Ministerioarekin hitzarmena sinatu baitzuen martxoaren 24an, Añorgan, bertan parke zabal bat eraikitzeko asmoa dutela iragarriz.

Asko izan dira, horrenbestez, Odon Elorzak azken asteetan inauguratu edo bisitatutakoak, kontrakoa dioen arren. Horregatik, haserre, beharginek edota kazetariok egon beharko ginateke haserre, ez Elorza jaunak; gora eta behera, korrika eta presaka, ibili behar izaten baitugu hauteskundeak datozen bakoitzean.

Todo es cuestión de interés

Oihana Llorente

A contrarreloj. Así han andado los políticos estas últimas semanas para obsequiar a los ciudadanos y ciudadanas con nuevas y espectaculares instalaciones. El martes se agotaba el plazo para la inauguración de obras municipales por motivo de la inminente cita con las urnas, y nadie quiso perder esa foto con la que creen comprar nuestros votos.

Parques, carreteras y museos han sido inaugurados durante estas últimas semanas; alguno, incluso, a medio acabar. Pero lo más llamativo ha sido el obsequio recibido por los vecinos de Castellón: un aeropuerto por el que poder pasear. La apertura del aeródromo se realizó a lo grande, pero sin los permisos pertinentes para la puesta en marcha del tráfico aéreo. Kilómetros y kilómetros de asfalto por donde caminar y divisar la colosal estatua que pretenden colocar en homenaje a Carlos Fabra, Presidente de la Diputación de Castellón y líder del PP en esta provincia, que es vigilada con lupa debido a sospechas de corrupción.

Para desgracia de la mayoría se avecinan las elecciones municipales y forales en el sur del país, aunque hay quien saca partido de todo. Mientras miles de personas llevan una década sin poder ejercer su derecho a voto y mucho menos a ser elegidas democráticamente, hay quien hace negocio. Ahí está el eurodiputado navarro del PP Pablo Zalba, quien seducido por los cuartos de un lobby falso se atrevió a retocar una enmienda, o Eider Gardiazabal, eurodiputada bilbaina del PSOE, sorprendida cobrando la dieta sin trabajar.

Interés. Esa es la única motivación que mueve a la mayoría de los dirigentes políticos, interés de índole económico o electoral. Un interés que también arrastra a los jueces, al menos a los del Tribunal Supremo español. Un interés incomprensible que busca condenar a la ciudadanía vasca a vivir bajo el yugo de la imposición.

Pasado mañana, sin embargo, los ciudadanos vascos, así como los partidos políticos del país, tenemos una buena oportunidad en Bilbo de demostrar que el interés que mueve a la ciudadanía vasca es sincero y leal.

Post Navigation

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.