bidasoaldeko kazetariak

bidasoaldekokazetariak@gmail.com

Archive for the month “Azaroa, 2010”

Lasterketa hasi da

Aritz Sorzabal

Zuen tokietara, prest, ja! Ordua iritsi da; agintarien aholkulariek hainbeste maite duten unea, alegia. Politikariek eurek ere gogoko dute, leku batetik bestera bidaiatzeak nekea eragiten duen arren. Azken honek, ordea, ez die gehiegi kezkatzen; indarrak osatzeko, lunch-a egon ezean, beti izango baitute dieten diru poltsari esker janari goxo bat dastatzeko aukera. Oiartzun aldean honi buruz zer edo zer dakite. Argazkian ateratzea da garrantzitsuena, kosta a la kosta, bisitatuko dituzten jatetxetako menuak baino garestiago ordaindu nahi ez badute. Izan ere, inaugurazioak eta lehen harriak hemen dira, hauteskundeak gertu direnaren seinale.
Odon Elorza Donostiako alkatea, Patxi Lopez lehendakaria, Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza ministro Cristina Garmendia, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte sailburu Gemma Zabaleta, Markel Olano diputatu nagusia… duela egun gutxi horiek guztiak izan ziren Donostian. Zahartzaroa aztertuko duen Ingema Institutuaren lehen harria jarri zuten, baita osasungintzaren ikerketan lan egingo duen Biodonostiaren inaugurazio ekitaldia antolatu ere. Agintariak bertan ziren, argazkian ia kabitu ezinik.
Irudiak ez ezik, adierazpenak ere beharrezkoak izaten dira halako ekitalditan, eta hitzen txanda datorrenean agintariak orojakileak direla konturatzen gara orduan. Lehendakariak, esaterako, begiak ireki zizkien bertaratutakoei bere jakituriarekin: «Gaurko gaixotasunak ez
dira garai batekoak. Antzinean heriotza eragiten zuten eritasunek ez dute lehen bezala erasaten».
Ekitaldiak ekitaldi, kazetarioi, bitartean, agintari burutsuen atzetik ibiltzea besterik ez zaigu geratzen, txotxongiloen antzera. Zorionez, halako zutabeak idazteko parada badago barrua askatzeko. Kezkatuta nago, baina, iritzi artikuluaren terapia azkarregi erabili ote dudan. Beste zerbaitetan pentsatu beharko dut mitinak eta promesa hutsak etortzen direnerako, lasterketa hasi besterik ez baita egin.

Porque hay quien la sufre todos los días

Oihana Llorente

Todos los días del año cuentan con un significado especial. En el Día Mundial del Sida nos acordamos de la discriminación y la exclusión que sufren las personas seropositivas. Y el día dedicado al agua, se nos recuerda la necesidad de conservar este bien preciado para la humanidad, que despilfarramos a diario. Y así hasta los 365 mensajes que bombardean nuestra conciencia. 365 problemas ante los que las instituciones, lejos de hacerles frente, limpian su conciencia.

Este inconstante calendario dedica la jornada de hoy a hacer frente a la violencia que se ejerce contra nosotras, las mujeres. Son muchas las que por desgracia, hacen del día de hoy su día a día, porque difícilmente pueden sobrellevar esta cruel problemática que mengua sus libertades en los restantes 364.

La violencia que se ejerce contra las mujeres es, a los ojos de la ONU, la violación de los derechos humanos más extendida y silenciada a lo largo de la historia. Problema que quieren solventar ofreciendo un día para las quejas.

Las denuncias. Éste es el remedio que ofrece la sociedad. Todos los mensajes institucionales acentúan el valor de denunciar. En la mayoría de los casos, la mujer vuelve a su casa tras poner la denuncia, y después de unos días la denuncia llega a su pareja vía certificado. ¿Quién se acuerda de ellas entonces? ¿Quien se acuerda de Nora, desaparecida hace trece meses? ¿Y de la mujer que ha denunciado recientemente en Gasteiz haber sido violada por tres hombres?

Todas ellas lo denunciaron pero nada más dejar a atrás la comisaría tuvieron que volver a enfrentarse a sus agresores o huir a saber dónde.

La violencia que se ejerce contra las mujeres es estructural, y por tanto, las respuestas también deben serlo. La mayor complejidad que entraña la erradicación de esta violencia es la prevención, por lo que lejos de centrar nuestra atención en las medidas judiciales, se debería de hacer más para evitarla. Para ello, sin embargo, se necesitan todos los días del año y aún así nos faltarían.

Batasunak indartzen duelako gure lana!

Aitziber Zapirain

AMARC, mundu mailako irrati libreen hamargarren kongresuan parte hartu du Antxeta Irratiak. Azaroan 8tik 13ra bitarte, herri komunikabideak nagusitu dira Argentinako La Plata herrian. Mundu zabaleko parte hartzaileak egon dira bertan. Japoniatik hasi, eta Argentinar Maputxeetara heldu arte. Euskal Herria ere bertan izan zen. Antxeta Irratiak eta Tas Tas irratiek ordezkatu zuten.

80.hamarkadan sortu zen elkartea Ipar Amerikan, eta egun ari da gorpuzten Europan. Sendotze horren islada da, Euskal Herriaren izenean parte hartu izana, eta ez Espainia ala Frantziaren izenean.

Komunikazioaren demokratizazioa izan da gai nagusia, astelehenean hasi eta ostiralean, besta batekin amaitu arte. Horixe bera da, gure eskualdean gau eta egun Antxeta Irratiak lantzen duena. Eguneroko programaziotik, uhinetatik haratago hedatzen den lana da. Anitzetan, inor ohartzen ez den lana. Hala, eginmolde eta esperientziak konpartitzeko balio izaten dute halako kongresuek. Komunikabideen 3.sektorea osatzen dutenen artean, aurrera egiteko urrats eta irizpideak finatzeko. Oraingo honetan, hizkuntza gutxituen alde eginen duen lan talde bat sortzea onartu izan da kongresuan, Antxetak aurkezturiko mozio baten bidez. Urrats garrantzitsua da, euskara, gure hizkuntza ere, kontutan hartua izanen baita, eta dudarik ez, Antxeta Irratiak jarraipen berezia eginen dio taldeari.

Mundu mailako harremanetatik haratago, norbera bere eremuan kokatuz, gatozen Behe Bidasoa eskualdera. Jakina da dagoeneko, eta hala ez bada idatzi honen bidez jakinaraziko dugu, 2011.urteko otsailan, hamar urte beteko dituela Antxeta Irratiak. Hamarkada borobil bat osatzekotan aurkitzen da egun, eta dagoeko abiatu du ospakizun kanpaina.
Bere izaera gizarteratzea du helburu nagusia Antxetak. Herri komunikabide, irrati elkarte izaerak dakarren funtzio soziala jakinaraztea besteak beste. Eragile, mugimendu eta elkarteen erreferente bilakatzeko bidea egiten hasi da. Alferrik da ordea, erronka hori finkatzea, berauen laguntza eta parte hartzerik gabe. Lanari ekin behar diogu eta eskualdeko herri komunikabideak babestu. Bertan parte hartuz, kritikatuz, entzunez, irakurriz… baina bereziki eraikiz.

Horretan eredugarriak diren aktoreak ezagutu ahal izan ditugu La Platan. Nazioa eraikitzeko, herri komunikadeek duten errolaz mintzatu gara han. Gai horretan gu geu ere, euskaldunak hots, izan gara eredugarriak. Lanean segitu besterik ez dugu, herrian, eta herritik herriarentzat. Norbera bere eremuan, baina elkarlanean. Batasunak indartzen duelako gure lana.

Saharako herri ahaztuaren inguruan

Rebeka Parras

Mendebaldeko Sahararen aurkako operazio militar berri baten inguruko milaka albiste jaso ditugu aste honetan mundu osoko hedabideetan. Hilketak, atxiloketak, epaiketak, okupazio militarra eta genozidioa bezalako hitzak irakurri eta entzun ditugu, horren aurkako neurriak hartuko ote diren geure buruei galdetzen genion bitartean.

Nazioarteko komunikabideek denbora luzean erabat alboratutako gaia izan den arren, berrien jabe egin eta beren orrialdeetara eraman dute albistea: Youtube-ko bi kooperanteen laguntza eskakizuna, Fronte Polisarioaren prentsa-ohar eta salaketak, International Amnesty erakundearen esku-hartzea, nazioarteko pasibotasuna… Guzti horiek ordea, ez du politakiaren ahora Saharar herriaren aurkako erasoen inguruko hitz seriorik eramatea lortu. Are gutxiago eta hortxe adibidea, Elena Valenciano PSOEko nazioarteko politikarako idazkariak Fronte Polisarioarekin biltzeko adierazpenak ezerezean gelditu dira, Mendebaldeko Sahara librearen aldeko erakundeak horiek gezurtatu dituenean.

Gatazka guztietan gertatu ohi bezala, menperatzaileekiko interes politiko-ekonomikoek haren aurkako neurriak (neurriak hartzea erabakitzen bada, beti ere) baldintzatuko ditu, herrien eta pertsonen duintasun zein eskubideak erabat alboratuz. Izan ere, presidente eta errege batek elkar eskua ematen agertzen duen argazkiak, beste edozeren gainetik egongo da; baita pertsonen eta herrien bizitza eta biziraupen beraren gainetik ere.

Ikasle eta abertzale beti

Oihana Lorrente

Urteak dira ikasle garaiak atzean utzi nituela. Azterketen atarian, ikasleen kirioei erreparatuz gero pozten naizen arren, ikasle izatea faltan botatzen dut sarritan, maizegi akaso.

Nostalgia horrek eta egungo ikasle belanauldiak babesteko nahiak Ikasle Egunera gidatzen nau azaroro. Aurtengoan ere hala izan da, eta Guardia Zibilaren trabak gaindituta, Amurrion egin genuen topo larunbatean atzoko eta gaurko ikasleek.

Unibertsitate garaiak izan genituen gau osoan zehar hizpide, bizitako greba orokorrak, LOUaren kontra egindako borroka eguna, itxialdiak…. Gure bilobei ere kontatuko dizkiegun istorioak seguruena. Klasera gutxi joandakoak gara, baina gelak, eskolak eta fakultateak bizitasunez betetzeko ahalmena genuen. Bizitasuna eta ilusioa baita ikasle antolatuek soberan dutena. Kutsatzen den bizitasuna. Lapurtu nahi duten ilusioa.

Garai eta toki desberdinetan dinamikoa eta eraldatzailea izan den kolektiboa da ikasleria. Euskal Herrian ere halakoxea izan da. Ikasleak irakasle bilakatu gara sarritan pedagogia forma berritzaileak eskoletara eramateko; irudimena beti lagun, gure herria mapetan ager dadin lan egin dugu negu gorrian eta uda beroan, eta jaiegun arrotzei intsumisioaren bidez aurre egiten aitzindariak izan ginen.

Negozio grinaren gainetik, hezkuntza oinarrizko eskubidea dela tinko defendatu du ikasle mugimenduak, herritik eta herriarentzako hezkuntzan sinistuz eta hura eraikiz. Irentsi nahi gaituen mundu karratu eta grisa koloreztatzen saiatu da etengabe, eta horregatik egon da beti zuzendari eta dekanoen jomugan, baita orain Rubalcabaren dianan ere. Ikoitz Arrese IAko eledunaren, euskal gazteen aurkako azken sarekadan atxilotuaren hutsunea nabaria izan zen Ikasle Egunean, eta bera bezala gatibu diren ikasle eta abertzaleena ere bai.

Harrotasunez begiratzen dugu, ordea, atzera. Kolektibo horren historiaren zati txiki bat idatzi izanak harrotzen gaituelako. Ikasle mugimenduaren parte izateak arrastoa uzten du pertsonengan ere, ez baikinateke garena izango IAko eskolatik igaro ez bagina.

Alfonbrapean…

Oihana Etxebarrieta

Egunero-egunero lanera joaten da. Gauero-gauero esan beharko nuke. Hantxe jartzen da, bere postuan. Inork ez du bertatik mugitzen. Berdin dio hotza egin, euria egin… hantxe egongo da gauero-gauero. Bezero bat datorrenean mugitzen da bakarrik. Bezeroak dioena egiten du orduan. Postua momentu batez utzi, egin beharrekoa egin, eta berriro lehengo tokira.
Lan egin behar du, beste askok bezala krisia asko sufritu du azken denboraldian, eta hipoteka eta beste hainbat mailegu ordaindu behar ditu oraindik. Amets egiten du, guztiok bezala. Agian beste lanpostu batean hobeto egongo da. Behar duen dirua bildu ondoren beste zerbait topatuko du. Gustuagoko zerbait. Baina oraingoz diru hori behar du.
Arazotxo bat dauka ordea. Irunen, dirudienez inork ez du bera ikusi nahi. Bere lana zikina da. Gizalegezko (Gizonaren legeen arabera beraz)Irunen ez luke egon beharko. Ez behintzat Irungo kaleetan. Bertatik botatzeko edozer egiten du Irungo udaletxeak, kamerak, poliziak… Segurtasuna bermatzeko omen da, neska horiei haien duintasuna berreskuratu dezaten laguntzeko.
Eta nik galdera ugari dauzkat: Nola berreskuratu dezake duintasuna zabor moduan tratatzen duen pertsonak? Kaletik atera baina pisuetara, klubetara bideratuta konpontzen al da zerbait? Zer gertatzen da lan hori egin nahi dutenekin? Eta zer egin nahi ez dutenekin? Zein da arazoa, zerbitzua eskaini edo jasotzen duena? Edo ez dago arazorik ikusten ez den bitartean?
Hautsa jaso eta alfonbrapean gordetzearen politika benetan ikusgarria dela, batez ere ikusezin egiten gaituelako.

Zer ote?

Aritz Sorzabal

Aitor Abanda, Iñaki Bilbao, Xabier Atristain, Maialen Eldua, Aitor
Domezain, Mattin Sarasola, Urko Aierbe, Gorka Iruretagoiena, Unai Romano, Garazi Rodriguez, Aitor
Soto, Iratxe Sorzabal, Ibai Bergara, Aritz Aiestaran, Arantza Peñas, Ugaitz Elizaran, Igor Portu,
Cristina Gete, Aitor Garcia, Francisco Riezu, Oihane Bakedano,
Garikoitz Mendizabal, Aitor Larrea, Aritz Saez, Candido Sagarzazu,
Olatz Larrañaga, Gorka Etxeberria, Joxean Astigarraga, Aitor Mokoroa,
Alberto Gonzalez, Iker Beristain, Unai Bilbao, Jordi Garcia, Ander
Peña, Armando Legaz, Joseba Iturbe, Eneko Orueta, Aitor Olaizola, Aritz Beristain, Uxua
Olalla, Asier Garcia, Ekaitz Agirre, Haritz Lasa, Francisco Elejalde,
Hodei Egaña, Francisco Borja Sanz, Leire Gallastegi, Markel Ormazabal,
Jon Zaldua, Xangarin Rekondo, Gurutze Iantzi, Lartaun Rodriguez, Juan Carlos Herrador,
Jon Zubiaurre, Xabier Camino, Zigor Etxeburua…

Euskal herritar hauek, zerrenda bera osatzen duten ehundaka lagunek bezala, gauza bat dute komunean lerro hauetan elkarren ondoan joateko. Zer ote? Komisaldegietan galdetu…

Post Navigation

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.